Bihotz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
232. lerroa:
 
=== Aro Modernotik aurrera ===
Odolaren fluxua bihotzaren eta gorputzaren bidez ulertzeko aurrerapauso handia [[William Harvey]] mediku ingelesaren ''[[De Motu Cordis]]'' (1628) argitalpenarekin iritsi zen. Harveyren liburuak erabat deskribatzen ditu zirkulazio sistema eta bihotzaren indar mekanikoa, eta horrek doktrina galenikoen berrikuspena ekarri zuen<ref>{{Erreferentzia|izena=W. C.|abizena=Aird|izenburua=Discovery of the cardiovascular system: from Galen to William Harvey|orrialdeak=118–129|hizkuntza=en|data=2011|url=https://onlinelibrary.wiley.com/doi/abs/10.1111/j.1538-7836.2011.04312.x|aldizkaria=Journal of Thrombosis and Haemostasis|alea=s1|zenbakia=9|issn=1538-7836|doi=10.1111/j.1538-7836.2011.04312.x|sartze-data=2019-12-20}}</ref>. [[Otto Frank]] (1865-1944) fisiologo alemaniarra izan zen; argitaratu zituen lan askoren artean, bihotzaren harreman garrantzitsu honen ikerketa zehatzak daude. [[Ernest Starling ]](1866-1927) fisiologo ingeles garrantzitsu bat izan zen, bihotza ere ikertu zuena. Neurri handi batean modu independentean lan egin zuten arren, euren ahalegin konbinatuak eta antzeko ondorioak "[[Frank-Starling mekanismoa]]" izenarekin ezagutu dira.
 
[[Purkinjeren zuntzak]] eta [[Hisen faszioa]] jada XIX. mendean aurkitu ziren arren, bihotzeko eroanbide elektrikoaren sisteman zuen paper espezifikoa ezezaguna izan zen [[Sunao Tawara]]k bere monografia argitaratu zuen arte, ''[[Das Reizleitungssystem des Säugetierherzens]]'' izenekoa, 1906an. Tawara [[nodo aurikulobentrikular]]raren aurkikuntzak [[Arthur Keith]] eta [[Martin Flack]] antzeko egiturak bilatzera bultzatu zituen bihotzean, eta honek, [[nodo sinoaurikular]]ra aurkitzera eraman zuen zenbait hilabete beranduago. Egitura hauek elektrokardiogramaren oinarri anatomikoa osatzen dute, honen asmatzaileak, [[Willem Einthoven]]ek, [[Medikuntzako Nobel Saria]] jaso zuelarik 1924an<ref>{{Erreferentzia|abizena=Silverman Mark E.|izenburua=Why Does the Heart Beat?|orrialdeak=2775–2781|abizena2=Grove Daniel|abizena3=Upshaw Charles B.|data=2006-06-13|url=https://www.ahajournals.org/doi/10.1161/CIRCULATIONAHA.106.616771|aldizkaria=Circulation|alea=23|zenbakia=113|doi=10.1161/CIRCULATIONAHA.106.616771|sartze-data=2019-12-20}}</ref>.
 
Lehen bihotz transplante arrakastatsua 1967an egin zuen [[Christiaan Barnard]] zirujau hegoafrikarrak, [[Lurmutur Hiri]]ko [[Groote Schuur]] Ospitalean. Hori mugarri garrantzitsua izan zen bihotzeko kirurgian, eta arreta piztu zuen bai medikuntzaren lanbidean, bai munduan oro har. Hala ere, gaixoen epe luzeko biziraupen tasak oso baxuak izan ziren hasieran. Ebakuntza egin eta 18 egun geroago hil zen, baina beste paziente batzuk ez ziren bizirik atera aste gutxi batzuetan<ref>{{Erreferentzia|izena=Denton A.|abizena=Cooley|izenburua=Recollections of the Early Years of Heart Transplantation and the Total Artificial Heart|orrialdeak=353–357|hizkuntza=en|data=2011|url=https://onlinelibrary.wiley.com/doi/abs/10.1111/j.1525-1594.2011.01235.x|aldizkaria=Artificial Organs|alea=4|zenbakia=35|issn=1525-1594|doi=10.1111/j.1525-1594.2011.01235.x|sartze-data=2019-12-20}}</ref>. [[Norman Shumway]] zirujau estatubatuarra transplante teknikak hobetzeko egindako ahaleginengatik akreditatua izan da, [[Richard Lower]], [[Vladimir Demikhov]] eta [[Adrian Kantrowitz]] aitzindariekin batera<ref>{{Erreferentzia|izena=Douglas N.|abizena=Miniati|izenburua=Heart Transplantation: A Thirty-Year Perspective|orrialdeak=189–205|abizena2=Robbins|izena2=Robert C.|data=2002-02-01|url=https://www.annualreviews.org/doi/10.1146/annurev.med.53.082901.104050|aldizkaria=Annual Review of Medicine|alea=1|zenbakia=53|issn=0066-4219|doi=10.1146/annurev.med.53.082901.104050|sartze-data=2019-12-20}}</ref>.
 
XX. mendearen erdialdean bihotzeko gaitzek gaixotasun infekziosoak gainditu zituzten Ameriketako Estatu Batuetan heriotza kausa nagusi bezala, eta gaur egun mundu osoan heriotza kausa nagusia dira. 1948. urteaz geroztik, [[Framinghamen Ikerketa Kardiakoa]]k argi eta garbi erakutsi ditu hainbat gaik bihotzean dituzten ondorioak, dieta, ariketa eta aspirina bezalako sendagai arruntak barne. ACE inhibitzaileak eta beta-blokeatzaileak sartzeak bihotz-gutxiegitasun kronikoaren kontrola hobetu badu ere, gaixotasunak karga mediko eta sozial handia izaten jarraitzen du, diagnostikoa jasotzen den urtearen barruan hiltzen diren pazienteen %30-40 baitira<ref>{{Erreferentzia|izena=Stefan|abizena=Neubauer|izenburua=The Failing Heart — An Engine Out of Fuel|orrialdeak=1140–1151|data=2007-03-15|url=https://doi.org/10.1056/NEJMra063052|aldizkaria=New England Journal of Medicine|alea=11|zenbakia=356|issn=0028-4793|pmid=17360992|doi=10.1056/NEJMra063052|sartze-data=2019-12-20}}</ref>.
 
== Beste animalia batzuk ==