Euskal Herria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Joxerra (eztabaida | ekarpenak)
735. lerroa:
=== Filosofia ===
[[Fitxategi:Joxe_Azurmendi.jpg|thumb|[[Joxe Azurmendi]].]]
Euskal Herria filosofo eta pentsalari askoren herria izan da. Ezagutzen diren zaharrenak juduak eta arabiarrak izan ziren, Nafarroako Erriberan jaiotakoak: [[Yehuda Halevi]] (1070-1141), [[Abraham ben Ezra]] (1092-1167), [[XIV. mende]]ko [[Ben Xaprut]]... euskalEuskal pentsamendutzat har daitekeen lehenengo espresioa [[euskal apologistak]] dira, [[Joseba Gabilondo]] filosofoaren arabera [[Rodrigo Semenez Arradakoa]]k gaztelar eta euskal subjektuak sortu zituenetik edaten zutenak<ref>{{Erreferentzia|abizena=Gabilondo|izena=Joseba|izenburua=Before Babel : a history of Basque literatures|url=https://www.worldcat.org/oclc/950465512|isbn=978-1-5308-6832-2|hizkuntza=en|pmc=950465512|sartze-data=2019-11-20}}</ref><ref>{{Erreferentzia|abizena=Jiménez de Rada, Rodrigo Verfasser|izenburua=Historia de rebus Hispaniae sive Historia Gothica|argitaletxea=Brepols Publishers|url=http://worldcat.org/oclc/1074732973|pmc=1074732973|sartze-data=2019-11-20}}</ref>. Pizkundean euskal identitatea purutasunaren identitate gisa azaltzen zen. Garai horretan (1638) idatzi zuen ''[[Notitia utriusque Vasconiae]]'' [[Arnaut Oihenart]]ek, euskalduntasuna eta Nafarroa lotuz. [[Juan Martinez Zaldibiakoa]]k Gipuzkoaren eta bere foruen apologia egin zuen, eta bereziki jarraitu zuen Arradakoaren pentsamendua ''Suma de las cosas cantabricas y guipuzcoanas'' liburuan<ref name="pentsamendua">{{Erreferentzia|izenburua=Euskal Herriko pentsamenduaren gida|argitaletxea=Udako Euskal Unibertsitatea|data=2012|url=https://www.worldcat.org/oclc/864226129|isbn=978-84-8438-435-9|pmc=864226129|sartze-data=2019-11-20}}</ref>. Tesi berbera erabili zuen [[Esteban Garibai]]k, nahiz eta berak Gaztelako koroaren aldeko gorazarre gisa azaldu<ref name="pentsamendua" />. [[Andres Poza]] apologistak idatzitako ''De la antigua lengua, poblaciones y comarcas de las Españas'' liburuan euskaldunen [[kaparetasun unibertsal]]a justifikatzeko saiakera egiten zen<ref name="pentsamendua" />.
[[Miguel Unamuno]] bilbotarra XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako pentsalari garrantzitsuenetakoa da. Posizio ideologiko ezberdinak izan zituen, eta garaiko eztabaidei heldu zien. Gaur egungo irakurketa askoren arabera, [[liberalismo]]a defendatu zuen<ref>{{Erreferentzia|abizena=Urrutia, Manuel Ma. (Manuel María)|izenburua=Evolución del pensamiento político de Unamuno|argitaletxea=Universidad de Deusto|data=1997|url=https://www.worldcat.org/oclc/605220589|isbn=978-84-9830-843-3|pmc=605220589|sartze-data=2019-11-20}}</ref>, nahiz eta [[Joxe Azurmendi]]ren ustez kontrakoa ondorioztatu daitekeen bera irakurrita<ref>{{Erreferentzia|izena=Joxe|abizena=Azurmendi Otaegi|izenburua=(AR) Unamunoren atarian|hizkuntza=eu-ES|data=2012|url=http://www.inguma.eus/produkzioa/ikusi/ar-unamunoren-atarian|sartze-data=2019-11-20}}</ref>. Bere garaian euskal pentsamenduak apologiatik abertzaletasunera egin zuen salto, eta liberalismoa zein sozialismoa hedatu ziren Euskal Herrian<ref name="pentsamendua" />. Bi pentsamendu lerro horiek, abertzalea eta sozialista, ez ziren bateragarri ikusi ahalik eta [[1950eko hamarkada]]n [[Euskadi Ta Askatasuna]]ren inguruan bildutako pentsalariek gerora [[ezker abertzalea]]ren oinarri teorikoa sortu zuten arte<ref name="pentsamendua" />.