Euskal Herria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
736. lerroa:
[[Miguel Unamuno]] bilbotarra XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako pentsalari garrantzitsuenetakoa da. Posizio ideologiko ezberdinak izan zituen, eta garaiko eztabaidei heldu zien. Gaur egungo irakurketa askoren arabera, [[liberalismo]]a defendatu zuen<ref>{{Erreferentzia|abizena=Urrutia, Manuel Ma. (Manuel María)|izenburua=Evolución del pensamiento político de Unamuno|argitaletxea=Universidad de Deusto|data=1997|url=https://www.worldcat.org/oclc/605220589|isbn=978-84-9830-843-3|pmc=605220589|sartze-data=2019-11-20}}</ref>, nahiz eta [[Joxe Azurmendi]]ren ustez kontrakoa ondorioztatu daitekeen bera irakurrita<ref>{{Erreferentzia|izena=Joxe|abizena=Azurmendi Otaegi|izenburua=(AR) Unamunoren atarian|hizkuntza=eu-ES|data=2012|url=http://www.inguma.eus/produkzioa/ikusi/ar-unamunoren-atarian|sartze-data=2019-11-20}}</ref>. Bere garaian euskal pentsamenduak apologiatik abertzaletasunera egin zuen salto, eta liberalismoa zein sozialismoa hedatu ziren Euskal Herrian<ref name="pentsamendua" />. Bi pentsamendu lerro horiek, abertzalea eta sozialista, ez ziren bateragarri ikusi ahalik eta [[1950eko hamarkada]]n [[Euskadi Ta Askatasuna]]ren inguruan bildutako pentsalariek gerora [[ezker abertzalea]]ren oinarri teorikoa sortu zuten arte<ref name="pentsamendua" />.
 
=== Zientzia ===
 
=== Arte bisualak ===
{{Sakontzeko|Euskal Herriko artea}}
Euskal Herrian [[Eskulturagintza|eskultore]], [[Margolaritza|margolari]], [[Arkitektura|arkitekto]] ugari izan ditugu, horietako asko nazioarteko mailan ezagunak. [[Jorge Oteiza]], [[Eduardo Txillida]], [[Nestor Basterretxea]], [[Ignacio Zuloaga]], [[Aurelio Arteta]], [[Francisco Javier Saenz de Oiza|Javier Saenz de Oiza]], [[Rafael Moneo]]...
 
Arte museoen artean, nazioarte mailan erreferente eta ikur nagusia [[Guggenheim Bilbao Museoa]] da. Bestela, [[Artium Museoa]] Gasteizen, [[Nafarroako museoa]] Iruñean, [[Tabakalera]] eraikina Donostian eta [[Bilboko Arte Eder Museoa]] aipagarriak dira.