Antzara hankagorrizta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
mendixurreko presentza, kanpo lourak
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
9. lerroa:
'''Antzara hankagorrizta''' (''Anser anser'') [[Anatidae]] familiaren [[ahate]] domestiko eta ez-domestikoa da, ''[[Anser]]'' generoan arruntena dena<ref>{{Erreferentzia|abizena1=Lorenz|izena1=Konrad Z.|abizena2=Martys|izena2=Michael|abizena3=Tipler|izena3=Angelika|izenburua=Here Am I—Where Are You? The Behavior of the Greylag Goose|argitaletxea=Harcourt Brace Jovanovich|lekua=[[Orlando (argipena)|Orlando]]|urtea=[[1991]]|isbn=0-15-140046-3}}</ref>.
 
== Deskribapena ==
75-90 cm garai da eta Europako antzara handiena da, [[antzara hankahori]] urria baino apur bat handixeagoa ez bada ere. Azken horrengandik bereizten duena itxura orokor argiagoa eta sendoagoa da. Bi sexuen lumajea gris nabarra da, bizkarrean ilunagoa eta uzki aldea erabat zuria. Txatal gris nabariak ditu hegoen gainaldean. Mendebaldeko Europan gehien den subespezieak laranja-koloreko moko eta hankak ditu. Oso zaratatsua da eta migrazioko taldeak, askotan “V” forma eratuz doazenak, maiz entzumenaz detektatzen dira ikusmenaz baino lehenago. Eurasian oso zabaldutako espeziea da. 7 urteko bizi-iraupeneko animalia da. Bi subespezie daude, argi eta garbi urritzen ari den ekialdekoa, eta askoz ere ugariagoa den mendebaldekoa. Hainbat tamainatako ur-masen inguruan habia egiten du, eta ez dio axolarik ura geza, gazia edo gazikara izan, baina betiere oso zona irekia izan behar du. Batez ere landareak (bai ur azpikoak eta bai lehorreko gramineoak) jaten ditu, baina ornogabe txikiak ez ditu bazter uzten.