Jesus Nazaretekoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
erreferentzia gabeko aldaketa desegin
33. lerroa:
 
* Mateoren arabera, [[Maria]] bere senargai [[Josef Nazaretekoa|Josefekin]] [[Betleem]]en bizi zen, ezkontzeko hitz emanda. Maria haurdun geratu zen inork nola jakin gabe, eta Josefek beragandik banatzea erabaki zuen. Hala ere, ametsetan mezu bat jaso zuen, Mariaren semea [[Espiritu Santua]]ren bitartez sortu zela esanez, Jainkoak Israeli bidali beharreko Mesias hain zuzen ({{Biblia|Mateo|1|19|21}}). Jesus jaiotzean Ekialdeko Azti batzuk etorri ziren bera gurtzera, izar bati jarraituz. [[Herodes Antipas|Herodes]] erregeak Jesus hil nahi zuela jakinda, Josefek [[Maria]] eta Jesus hartuta [[Egipto]]ra alde egin zuen eta han egon ziren Herodes hil arte ({{Biblia|Mateo|2|19|29}}).
 
* Lukasen ebanjelioaren arabera, Maria eta Josef [[Nazaret]]en bizi ziren. Mariak aingeru baten bidez Jainkoaren semearen ama izango dela jakin zuen ({{Biblia|Lukas|1|26|38}}). Bere haurdunaldia, gainera, bere lehengusina Elisabetenarekin lotuta dago: harengandik jaio zen Joan Bataiatzailea, Jesusi bidea gertatu ziona. Garai hartan [[Erromatar Inperioa]]n errolda garrantzitsu bat egin zen eta Josef [[Betleem]]goa zenez, bertara joan behar izan zen izena ematera.<ref>{{es}} Geza Vermes ''El nacimiento de Jesús'', 237. orr.</ref> Bidaia hartan jaio zen Jesus, estalpe batean. Artzainek eta inguruko herritarrek [[Artzainen gurtza|gurtu zuten]]. Hortik aurrera, Jesusen haurtzaroa Nazareten pasatu zen, 12 urte zituela [[Jerusalem]]era egindako erromesaldi bat gorabehera.
*Jesusen jaiotzaren data zehatzik ez dago. Artzainak ardiak kanpoan edukitzean Urrian baino lehen pentsatzen da, K.a. 4-2. urte bitartean. Pentsarazten du, Erromatar Inperioaren garaian, Abenduaren 25 ean jai eguna zenez, egun horretan ezarri zela Jesusen jaiotzaren ospakizuna.
 
=== Bataioa eta tentaldia ===
77. lerroa:
* Epileptiko bat menperatuta zeukan deabrua kanporatu zuen (Mt 17,24-20; Mk 9,14-27; Lk 9,37-43).
* Deabru mutu bat kanporatu zuen (Lk 11,14; Mt12,22).
 
*
 
==== Berpizteak ====