Bagaudak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
5. lerroa:
 
== Historia ==
Latifundisten gehiegikerien eta agintari erromatarrek ezarritako zergak ordaintzearen aurka asaldatu ziren nekazariak, baina ez zuten arrakastarik izan, eta altxamendu bakoitzean zapaldu egin zituzten. [[Baskoi]]en lurraldeetan gertatu ziren bereziki bagauden altxamenduak: Pirinioen bi aldeetako Euskal Herrian urte askotan iraun zuen matxinadak, [[269]]. urtean hasi eta [[285]]ean [[Diokleziano]] enperadoreak amaiera eman zion arte. Bagauden matxinada nagusia V. mendearen lehen partean izan zen, Euskal Herriko lurraldeetan (iparraldean nahiz hegoaldean). Erromatar inperioa gainbehera zetorren aipatu mendean eta [[bisigodo]]en presioa gogortuz; aldi berean, egonezin soziala areagotu egin zen; euskaldunak beren askatasunaren alde borrokatu ziren. [[Asturio]] jeneral erromatarraren aurka [[441]]ean borrokatu ondoren, [[443]]an [[Merobaudes (poeta)|Merobaudesen]]en tropa erromatarren aurka galdu zuten bagaudek [[Aracilum|Aracaelin]] (gaur egungo [[Uharte Arakil]] edo [[Araciel]] izeneko Erdi Aroko herri hustua, [[Corella]] ondoan).<ref>{{erreferentzia|abizena= Sanz Huesma |izena= Francisco Javier |urtea=2008|izenburua= Merobaudes en Hispania (443&nbsp;d.&nbsp;C.)|aldizkaria=Habis|alea= 39| ISSN = 0210-7694|orrialdea=363–368}}</ref> Ondoko urteetan, militar erromatar ([[Basilio]] jenerala) nahiz bisigodoekin ([[Teodoriko II.a]]ren tropekin) borrokan jarraitu zuten, [[456]] arte.
 
== Bagaudak testuinguru zabalean ==