Hirurteko Liberala: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Smatxi (eztabaida | ekarpenak)
→‎Hirurtekoaren amaiera: Lotura dagokion artikuluari
20. lerroa:
Ibilbide oso zoritsu baten ondoren, [[1823]]an Aliantza Santuak ([[Prusia]], [[Austria]], [[Errusia]] eta berriki sartutako [[Frantzia]]k osatua), [[1822]]ko [[urriaren 22|urriak 22an]] [[Veronako biltzarra|Veronako biltzarrean]] borboitar Espainiari laguntzera joatea erabaki zuen. Laguntza horren ondorio da [[San Luisen Ehun Mila Semeak|San Luisen Ehun Mila Semeen]] bidalketa (frantziar armadako 95.000 soldadu, [[Luis Antonio Frantziakoa|Luis Antonio Borboikoa]], [[Luis Antonio Frantziakoa|Angulemako dukearen]] zuzendaritzapean) 1823ko apirilean. Pirinioak zeharkatu ostean, ''Ehun Milek'' ez zuten benetako erresistentziarik topatu, eta indar liberalak inguratu zituzten, [[Cádiz|Cadizeraino]] atzera egin zutenak gobernua eta erregea berarekin batera, praktikan euren bahitua zena.
 
Errege boterean Fernando VII.a berrezarri izanak [[Hamarkada_Deitoragarria|Hamarkada Doilor]] deritzon garaia abiarazi zuen (1823-1833), non "Desiratua"k absolutismoa berrezarri zuen. Herrialdeko ia intelektual guztiek alde egin behar izan zuten (emigratuak deritzenak), [[Londres]]era batez ere, Somerstown auzoan bilduz, eta ahal zuten moduan moldatuz ingeles diru laguntza urrituarekin, batzuei Independentzia Gerran Napoleonen aurka borrokatu izanagatik ematen zitzaiena. Geratu zirenek garbiketa prozesu bat jasan behar izan zuten edo exekutatuak edo marjinatuak izan ziren.
 
Rafael del Riego urkatua hil zen 1823ko azaroak 7an [[Madril]]go [[Plaza de la Cebada]] plazan.