Pío Baroja: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Irudi bat gehitu: Sorollak Pio Barojari egindako erretratua
11. lerroa:
[[Serafin Baroja|Serafin Baroja Zornoza]] eta [[Carmen Nessi Goñi]] izan zituen gurasoak. Hiru anaia-arreba izan zituen: Dario, 1894an hila; [[Ricardo Baroja|Ricardo]], margolaria eta idazlea; eta [[Carmen Baroja|Carmen]], Rafael Caro Raggiorekin ezkondua. [[1879]]an familia Madrilera joan zen bizitzera, eta 1881ean, Iruñera. Píok medikuntza ikasi zuen [[Madril]]en eta [[Valentzia]]n. [[Zestoa]]n jardun zuen mediku urtebete inguru, baina gero Madrilera joan zen, okindegi baten ardura hartzera. [[Bera]]n (Nafarroa) bizi izan zen hainbat urtez; hango [[Altzate]] auzoan dago [[Itzea]], Barojatarren etxea.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Pío Barojaren biografia|url=http://piobaroja.gipuzkoakultura.net/pio_baroja_biografia_eu.php|aldizkaria=piobaroja.gipuzkoakultura.net|sartze-data=2018-10-29}}</ref>
 
=== Mediku, anarkista? ===
Barojak, aitaren lana eta bere ikasketak zirela eta, gazterik utzi zuen sorterria —[[Zestoa]]n mediku egindako hamahiru hilabeteetan izan ezik—; familiatik, berriz, inoiz ez zen aldendu, eta hura izan zuen beti helduleku sozial eta pertsonal funtsezkoena. Barojatarrak oso arte eta literatura zaleak ziren: Pioren anaia [[Ricardo Baroja|Ricardo]] margolaria izan zen eta koinatu [[Rafael Caro]] adiskide mina eta argitaratzailea izan zuen. Ikasitako ogibidea —medikuntza— baztertuta, familiaren okindegiaren buru jardun zuen Madrilen. Han hasi zen idazten, ipuinak eta artikuluak, Madrilgo eta Donostiako ezkerreko aldizkarietan. Aldi berean, Madrilgo [[bohemia]] literarioan sartu zen, eta orduan egin zituen [[Azorín]], Maeztu eta [[Ramón María del Valle-Inclán|Valle Inclán]] adiskide.
 
17. lerroa:
 
[[Iberiar penintsula]] osorik ibili zuen, eta aski ongi ezagutzen zuen [[Europa]]. Bidaia horietatik atera zituen gertalekuak, apaingarriak, gaiak. Baina Nafarroako Beran etxe bat erosi, eta lanaren erritmoa aldatu zuen: ordutik aurrera, negua Madrilen eta uda Beran ematen zuen. [[Espainiako Gerra Zibila|Espainiako gerra zibilak]] [[Bera]]ko etxean harrapatu zuen; [[1936]]<nowiki/>ko uztailaren 22an [[Almandoz]]<nowiki/>era zihoalarik, [[Doneztebe]]<nowiki/>n karlistek atxilotu zuten eta justu-justu libratu zen [[karlismo|karlisten]] eskuetan hiltzetik.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Los liberadores inmediatos de Baroja el 22 de julio de 1936. Noticias de Navarra|hizkuntza=es-ES|url=http://www.noticiasdenavarra.com/2018/07/30/ocio-y-cultura/cultura/los-liberadores-inmediatos-de-baroja-el-22-de-julio-de-1936|aldizkaria=Noticias de Navarra|sartze-data=2018-07-31}}</ref> [[1940]]an Madrilen hartu egoitza, eta hil zen arte idazten jarraitu zuen. Gerran ikusitakoak ikusita, bi alderdietako basakeriak gogoan, etsipenak hartu zuen gaztetan [[anarkia]] zalea izan zena, eta gizonarenganako itxaropen oro galdurik hil zen.
 
=== Barojaren eleberrigintza: euskal gaiak, Madrilgo bizimodua ===
[[Fitxategi:Pio-Baroja-1912-11-20-Mundo-Grafico.jpg|thumb|eskuinera|225px|Pio Barojaren argazkia Mundo Gráfico aldizkarian (1912).]]