Bizi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
72. lerroa:
Biziaren jatorriz jarduterakoan [[Lurra|Lur]] planetaren gainean bizia nola sortu zen aztertzen da, eta baita biziak nola eboluzionatu zuen lehenengo [[zelula]]tik ere. Ikerkuntza honek oso ekarpen baliotsuak egin ditu XX. mendearen erdialdetik. Ekarpen horiek Lurrerako ez ezik, baliagarriak dira gure planetatik kanpo ere: esaterako, antzinako Lur planetan biziaren agerpena eragin zuten faktoreak [[Unibertso]]ko beste alderditan emango balira, oso litekeena zen bizia -guk ulertzen dugun eran- bertan azaltzea ere.
 
Zientzialari gehienen ustez Lur planetaren gainean bizia orain dela 3.500-3.000 milioi urte inguru agertu zen<ref>{{Erreferentzia|izena=J. William|abizena=Schopf|izenburua=Evidence of Archean life: Stromatolites and microfossils|orrialdeak=141–155|hizkuntza=en|abizena2=Kudryavtsev|abizena3=Czaja|abizena4=Tripathi|izena2=Anatoliy B.|izena3=Andrew D.|izena4=Abhishek B.|data=2007-10|url=http://adsabs.harvard.edu/abs/2007PreR..158..141S|aldizkaria=Precambrian Research|alea=3-4|zenbakia=158|issn=0301-9268|doi=10.1016/j.precamres.2007.04.009|sartze-data=2018-09-07}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=J. William|abizena=Schopf|izenburua=Fossil evidence of Archaean life|orrialdeak=869–885|hizkuntza=en|data=2006-06-29|url=http://rstb.royalsocietypublishing.org/content/361/1470/869|aldizkaria=Philosophical Transactions of the Royal Society of London B: Biological Sciences|alea=1470|zenbakia=361|issn=0962-8436|pmid=16754604|pmc=PMC1578735|doi=10.1098/rstb.2006.1834|sartze-data=2018-09-07}}</ref>. Orain arteko fosil zaharrenak 3.700 milioi urte dituzten [[estromatolito]]ak dira, Groenlandian<ref>{{erreferentzia|url=https://aldizkaria.elhuyar.eus/albisteak/orain-arteko-fosil-zaharrenak-aurkitu-dituzte/|izenburua=Orain arteko fosil zaharrenak aurkitu dituzte|egilea=Galarraga Aiestaran, Ana|urtea=2016/09/01|argitaletxea=Elhuyar Zientzia|isnn=2603-6614 Elhuyar}}</ref>. Oso onartua bada ere bizia Lurrean bertan sortu zenaren hipotesia, zientzialari batzuek biziaren jatorria Lurretik kanpo kokatu dute, [[panspermia]]ren hipotesia defendatuz<ref>{{Erreferentzia|izena=Rampelotto, P.|abizena=H.|izenburua=Panspermia: A Promising Field of Research|hizkuntza=en|data=2010-4|url=http://adsabs.harvard.edu/abs/2010LPICo1538.5224R|zenbakia=1538|issn=0161-5297|sartze-data=2018-09-07}}</ref>.
 
Biziaren jatorriari buruzko ikerkuntzak zientzia asko biltzen ditu bere baitan: [[Biologia]], [[Kimika]], [[Astronomia]], [[Geologia]] eta [[Meteorologia]], besteak beste<ref>{{Erreferentzia|izena=Voet,|abizena=Donald.|urtea=|izenburua=Biochemistry|argitaletxea=J. Wiley & Sons|orrialdea=29|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=en|data=2004|url=https://www.worldcat.org/oclc/54780033|edizioa=3rd ed|isbn=047119350X|pmc=54780033|sartze-data=2018-09-07}}</ref>. Azken urteotan asko aurreratu bada ere, oraindik ez dira argitu biziaren sorreraren atzean dauden faktore guztiak, eta nola eragin zioten elkarri lehenengo zelula sortzeraino.