Hilobi Santuaren eliza (Torres del Río): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\| kokapena \= kokapenmapa\n +)
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
28. lerroa:
Oktogonoaren alde ezberdinak bereiztuz zutabe luzeak daude, eta, gainera, hiru gorputzena banatzen dira, moldura batzuekin bereizturik. Bigarren gorputzean oso irekiak diren [[arku (arkitektura)#Bi zentrotako arkuak|arku zorrotzak]] daude, hormaren bultzadak lurrera eramateko. Gorputz honetan ere ikus daitezke oso apaindurik dauden leihoak, arku lodiekin, [[atezango]] finak eta apaindura begetalez hornitutako ginbela handiekin. Hirugarren gorputzean erdi puntuko zortzi leiho irekitzen dira. Atezangoetan zutabeak dituzte, apaindura begetalezko ginbelekin, eta arku abozelatuak. [[Intrados]]ean leiho bakoitzak badu beste arku bat barruan, ertz biziko pilastra batzuen gainean. Horrela, leiho estuak suertatzen dira, argiztapen gutxi ematen dutenak.
 
Absidea sasizirkularra da oinplanoan. [[Idulki]] baten gainean doa, inguruko kale-mailaren irregulartasunari egokitzeko. Oktogonoaren beste aldean, abisdearen parez-pare, goraino igotzeko eskailera gordetzen duen gorputza dago. Teilatua eusteko, [[harburu]] serie trinko bat badago goialdean. Estalkia oktopiramidala da, [[Eunate]]ko elizan bezala, eta han bezala, harlauzaz osatua. Estalkiaren gailurrean, azkenik, eliza osoaren eskalan eginiko eredua balitz bezala, harrizko linterna dago.
 
Kanpoaldean, oro har, eraikuntzaren harmonia, neurrien proportzioa eta altxaeran erabilitako osagai bikainen erabilera azpimarra daiteke.