Hilobi Santuaren eliza (Torres del Río)

Donejakue bideko eraikina Torres del Río

Hilobi Santuaren eliza (gaztelaniaz Iglesia del Santo Sepulcro) XII. mendean[1] eraikitako eliza erromanikoa da, Torres del Río nafar udalerrian. Done Jakue Bidearen ertzean koaktua, eliza funerarioa zela pentsatzen da gaur egun, nahiz eta tradizionalki erromesen argidorrea edota Tenpluko Ordenaren eliza zela uste izan den.

Hilobi Santuaren eliza
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kultura ondasuna
Frantses bidea Nafarroan Frantses bidea Nafarroan
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaTorres del Río
Koordenatuak42°33′08″N 2°16′17″W / 42.5521°N 2.2714°W / 42.5521; -2.2714
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaHilobi Santua
Erabileraeliza
Arkitektura
EstiloaMudéjar architecture (en) Itzuli
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia669-432
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
BICRI-51-0000756
432
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Oinplano oktogonala du, eta kupula eta linterna oktogonalak ere baditu. Arkitektoa, eta berarekin lan egin zuten eskultoreak, bezero kristauen zerbitzuan aritu ziren mudejarrak ziren. Eraikinaren diseinuan, Kordobako artearen eragina ikusten da, baina zistertarren xehetasunak ere somatzen dira. Tenplarioen eliza izan zela aipatu izan da, batez ere oinplano oktogonal bitxiarengatik, baina ez dago hipotesi hori baieztatzen duen beste daturik. Badakigu, ordea, 1100an eliza eta bertan zegoen monasterioa Iratxeko monasterio benediktotarrari eman zitzaizkiola, nahiz eta, seguru aski, une horretan aipatzen den eliza ez izan oraingo bera, baizik eta bere aitzindaria. Agiriek erakusten dute, bestalde, eliza hau XIII. mende hasierarako Hilobi Santuaren Ordenako fraideena zela.

1932an monumentu historiko-artistiko sailkatu zuten.

Ezaugarriak aldatu

Kanpoaldea aldatu

Altxaeran erdiko oktogonoa ikus daiteke, baita absidea eta goiko linterna, bere eskailerekin.

Fatxada nagusia hegoaldean dago, eta oso sinplea da. Erdi puntuko arkua du, ginbela begetalak dituzten bi zutaberen gainean. Tinpanoak apaindura urria du eta pilastren gainean doa.

Oktogonoaren alde ezberdinak bereiztuz zutabe luzeak daude, eta, gainera, hiru gorputzena banatzen dira, moldura batzuekin bereizturik. Bigarren gorputzean oso irekiak diren arku zorrotzak daude, hormaren bultzadak lurrera eramateko. Gorputz honetan ere ikus daitezke oso apaindurik dauden leihoak, arku lodiekin, atezango finak eta apaindura begetalez hornitutako ginbela handiekin. Hirugarren gorputzean erdi puntuko zortzi leiho irekitzen dira. Atezangoetan zutabeak dituzte, apaindura begetalezko ginbelekin, eta arku abozelatuak. Intradosean leiho bakoitzak badu beste arku bat barruan, ertz biziko pilastra batzuen gainean. Horrela, leiho estuak suertatzen dira, argiztapen gutxi ematen dutenak.

Absidea sasizirkularra da oinplanoan. Idulki baten gainean doa, inguruko kale-mailaren irregulartasunari egokitzeko. Oktogonoaren beste aldean, abisdearen parez-pare, goraino igotzeko eskailera gordetzen duen gorputza dago. Teilatua eusteko, harburu serie trinko bat badago goialdean. Estalkia oktopiramidala da, Eunateko elizan bezala, eta han bezala, harlauzaz osatua. Estalkiaren gailurrean, azkenik, eliza osoaren eskalan eginiko eredua balitz bezala, harrizko linterna dago.

Kanpoaldean, oro har, eraikuntzaren harmonia, neurrien proportzioa eta altxaeran erabilitako osagai bikainen erabilera azpimarra daiteke.

Barrualdea aldatu

 
Kupula barnealdeko arkuak.

Barnean, apaindura begetalezko ginbelak dituzten angeluetako zutabeak daude, inposta xakeztatu bateraino iristen direnak. Gainetik, lihoak daude, ertz biziko erdi puntuko arkuekin irekiak, moldura begetal batekin eta ginbela begetala ere baduten zutabe mutzen gainean. Garaitarkua bikoitza da, zorroztasun gutxikoa, eta absidea sasizirkularra, labe ganga batez estalia, eta apaingarririk gabe leiho batekin. Garaitarkuaren arku sailetan, izkinetako zutabeak motzagoak dira eta harburuetan bermatzen dira.

Barnealdean 50 ginbela zizelkatu daude, horietatik bi istoriatuak. Bi harburu zizelkatu daude, animalia bat ahoan duen piztia baten burua eta sileno baten burua. Zimazioak oso garatuak daude, eta xakeztatuz osaturiko lau bandekin apainduta doaz. Kupulako arkuetan idazkun batzuk daude, batzuetan apostoluen izenekin, me fecit (latinez "egin ninduen") idazpuruarekin, baita giza aurpegi baten marrazkiarekin eta gurutze loreztatu batekin ere.

Kupula da, hala ere, Hilobi Santuaren elizako elementurik ikusgarriena eta behinena. Horma bakoitzaren erdian bi harburu daude, bakoitza lau bozelez osatua. Horien gainetik, eta izkinetako zutabeen ginbelen gainetaik, xakeztatu bat doa, oinplano osari buelta emanez. Harburuetatik ateratzen dira kupula eusten duten zortzi arkuak, izar itxura sortzen dutenak, erdiko giltzarritik pasa gabe, horrela erdian beste oktogono bat sortzen delarik. Erdiko oktogono horretan badago zirkulu bat inskribatua, hau ere xakeztatu batez apindua. Beste zortzi arkuak izkinetako zutabeetan bermatzen dira. Kupulako nerbio hauen diseinuak eragin musulmandar garpia erakusten du, eta Zaragozako Aljaferían zeuden kupulen diseinua eredutzat hartu ahal zituzten. Hala eta guztiz ere, kupula honetan lan egin zuten harginek estereometrian ezagutza sakonak zitzutela erakutsi zuten.

Argiztapena leiho txiki batzuen bitartez lortzen da. Leiho hauek, gainera, Languedoceko lantegien eta musulmandar artearen eraginak biltzen dituzten harrizko saretak dituzte. Sareta hauen apaindura arkitekturakoa da, dorretxoak eta abar baitituzte (zeruetako Jerusalemeko zortzi ateak irudikatuz agian).

Kupularen gainean linterna bermatzen da, oinplano oktogobnalekoa eta kupulatxo batez estalia. Eliza hau Done Jakue Bidean zegoenez, aditu batzuek diote erromesak gidatzeko argidorrea izango zela.

Kristo gurutziltzatua aldatu

Elizaren presbiterioan, errege-koroa daraman Kristo gurutziltzatu bat dago. Lau iltze daraman arren (ohikoena hiru izaten da), errealismoa adierazten du irudiak, eta ondorioz XIII. mende hasierakoa dela esan ohi da. Tamaina ertaina du (98 cm) eta kalitate handikoa da.

Erreferentziak aldatu

  1. Hilobi Santuaren eliza turismo.navarra.es webgunean

Bibliografia aldatu

  • Martinez de Agirre, Javier; Gil Cornet, Leopoldo; "Torres del Río, Iglesia del Santo Sepulcro", Panorama 34, Nafarroako Gobernua, ISBN 84-235-2722-0

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hilobi Santuaren eliza (Torres del Río)