San Anton eliza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
4. lerroa:
Bilboko San [[Anton Abadea|Anton abadearen]] eliza aurrez leku berean zegoen gaztelu zahar baten orubean jasotakoa da. Aurrez aurre, hiriko kaleak ditu, eta oinetan zubia eta [[itsasadar]]ra, Bilbo hiriko ikur adierazgarri nagusiak, hain zuzen ere. Kokaguneak berak, gotorturiko leku aldapatsu eta estu batean egoteak, elizaren tipologia eta espazio-banaketa baldintzatzen du; bestalde, itsasadarrak berak, eta aurrean dituen hiri-espazio publikoek ere, plaza irekiak, alegia, eraikitzeko mugak eta zailtasunak areagotu egiten dituzte, zeren eta toki jakin batera mugatu beharrak aurrez ezartzen baitu eraikinaren forma eta tamaina. Nafarroatik barrena sartutako [[Arkitektura gotikoa|estilo gotikoaren]] ereduei jarraitzen badie ere, kasu honetan aipatu diren espazioaren aldeko muga horietara egokituko zen irtenbide bat aurkitu behar zen.
 
Jatorrian [[areto eliza|areto]]-motako [[Arkitektura gotikoa|estilo gotikoko]] eliza zen, baina gerora, XVI. mendean, egitura korapilatu egin zen, iparraldeko aldean hiru kapera erantsi zitzaizkionean.
 
Bestalde, txit deigarria gertatzen da aldareaurrea edo [[abside]]a nabarmentzen duen elementu bereizgarririk ez izatea. Izan ere, burualde zuzeneko tenplu gisa eraturik dago; ezaugarri hori [[Pizkundea|Errenazimentuaren]] garaiko eliza askotan ikus badaiteke ere, oso gutxitan agertzen da hiru nabeko [[Arkitektura gotikoa|estilo gotikoko]] eraikuntzetan; eta eliza honen eraikuntzan, estilo gotikoko elementuak dira nagusiak.