Perkain: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
bertso zaharretan
20. lerroa:
}}
 
'''''Perkain''''', jaiotzako izen deiturak: '''Juan Martin Inda''' ([[Aldude]], [[Nafarroa Beherea]], [[1760]] eta [[1770]] artean - [[galdera-marka|?]], [[galdera-marka|?]]), [[XVIII. mendea|XVIII. mendeko]] [[pilotarien zerrenda|pilotari]] ospetsua izan zen, [[laxo]]az aritu zena.<ref>''Nosotros Los Vascos, Juegos y Deportes (Volumen I, La Pelota Vasca)''. Lur Argitaletxea. ISBN 84-7099-261-9</ref><ref>''Gizonak (Los forjadores de Euskal Herria) (2. liburukia)''. Kriselu. ISBN 84-7728-211-0</ref> Lehendabiziko pilotari famatua da, bere garaiko pilotaririk onenetakoa. [[Azantza (pilotaria)|Azantza]], Haroztegi eta Kurutxet pilotariekin aritu zen lehian. Bertso famatu batzuen eta [[Pierre Harizpe]]k 1903an frantsesez idatzitako antzerki baten gaia izan da Perkain.
 
== Bizitza ==
28. lerroa:
 
Haren heriotzari buruzko datuak ez dira ezagunak.
 
== Perkain bertso zaharretan ==
Perkain laxo-jokalari handia mito izatera iritsi zen. XIX. mendean laxo jokoak eta Perkainek izan zuten sona eta garrantzia ondo ikus daitezke mito horren inguruan sortu ziren bertsoak ikusita. Hauek dira bertso zahar horietako batzuk:
 
=== ''Perkainen kanta'' edo ''Perkain eta Azantza'' ===
''Ahoz aho gure egunetaraino iritsi den beste kontakizun herrikoi batek Lapurdiko Luhuson Azantzak eta Perkainek aurrez aurre jokatu zuten partidaren berri ematen digu.''<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Perkainen kanta - Wikiteka|url=https://eu.wikisource.org/wiki/Perkainen_kanta|aldizkaria=eu.wikisource.org|sartze-data=2019-08-08}}</ref> ''Aipatu konta-kizunean esaten denez, hasiera batean Perkain irabazten ari omen zen, eta mando baten gainean zen nafar batek honela oi-hukatzen zuen behin eta berriro: 300 libera Perkainen alde!Inork ez zion apustua onartzen, hala ere, nafarrak segitzen zuen: 300 libera Perkainen alde! behin eta berriz oihukatzen. Azantzak, nafarraren oihuez nardaturik, pilotakada bat bidali zuen mandoaren aurka, horrela nafarraren erorketa eragin zuelarik. Izugarrizko kalapita sortu omen zen. Une nahas haietan Azantzaren arreba batek: 1000 libera nire anaiaren alde! oihu egin omen zuen eta ikusleetako batek onartu. Perkain, hura dena ikusirik, izugarri urduritu zen eta azkenean, Azantzak partida irabazi omen zuen.''<ref name=":3">{{Cite web|url=https://www.karmelaldizkaria.eus/publico/upload/hemeroteka/karmel-karmel-2016-1-293-min2.pdf|izenburua=LITERATURA1023. Perkain eta Azantza Luhusoko pilota-plazan|sartze-data=2019-08-08|egunkaria=|aldizkaria=Karmel 2016|abizena=Aurkenerena Barandiaran|izena=Joseba|egile-lotura=|hizkuntza=eu|formatua=PDF}}</ref>
 
=== ''Irungo pilota partidaren kanta'' (1846) ===
Gipuzkoarren eta lapurtarren arteko partida bat jokatu zen Irunen 1846ko abuztuaren 9an. 12.000 pertsona inguru bildu omen ziren plazan dema ikusteko. “Irungo pilota partidaren kanta” bertso anonimoen arabera sekulako apustu pila egin ziren. Nafarra izan arren partida hartan parte hartu zuen Gamio apaiz lesakarrak. Gotzainak elizgizonei pilotan jokatzeko jarritako debekua apurtu zuenez, jokatu eta hurrengo egunean atzerrira ospa egin behar izan zuen. Desafioa lapurtarrek irabazi omen zuten.<ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=Naiz|urtea=2016-08-12|izenburua=Emaitza gutxienekoa denean|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu|data=2016-08-11|url=https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2016-08-12/hemeroteca_articles/emaitza-gutxienekoa-denean|aldizkaria=GARA|sartze-data=2019-08-08}}</ref>
 
=== ''Tolosako partida'' ===
Perkainek Gipuzkoako Tolosan partida handi bat jokatu zuela diote sei bertso zahar batzuek. Perkainekin batera semeetako bat eta Kurutxet aritu ziren Azantza, Elhorga eta Haroztegiren aurka. Irabazle Perkainen taldea izan omen zen. Lehen bertsoak honela dio: <ref name=":3" />
 
* ''Bat zen Perkain zaharra, bertzea Haroztegi'' ''Jaun hek bide zakiten kozinaren berri;'' ''Elgar frogatzeko untza bat edo, ongi'' ''pentsatua duk disimula hori!''
 
Laugarren bertsoak, berriz, honela dio:
 
* ''Adios Probintzia, adios Lapurdi,'' ''Perkainekin pilotan ez daite liberti;'' ''Hirur erreinu huntan bera da nagusi'' ''Azken partidaraino ez dute sinetsi!''
 
=== ''Pilotarientzat'' ===
[[Pierre Topet|Pierre Topet-Etxahun]] koblakari zuberotarrak Pilota munduko heroi herrikoien aldeko “Pilotarientzat” izeneko bertso bilduma osatu zuen.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Pilotarientzat - Wikiteka|url=https://eu.wikisource.org/wiki/Pilotarientzat|aldizkaria=eu.wikisource.org|sartze-data=2019-08-08}}</ref><ref name=":3" />
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}
 
== Ikus, gainera ==
 
* [[Laxo]]
* [[Azantza (pilotaria)]]
* [[Jean Erratxun|Jean Erratxun (pilotaria)]]
* [[Urtxalle|Urtxalle (pilotaria)]]
 
== Kanpo loturak ==
 
* Joseba Aurkenerena: [http://www.kazeta.info/iritzia/Joseba_Aurkenerena/perkain-pilotaria-histoa-eta-mitoa «Perkain pilotaria, historia eta mitoa»], ''Kazeta.info'', 2014-02-24.