San Frantzisko komentua eta eliza (Tolosa): berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary |
No edit summary |
||
33. lerroa:
Tolosako San Frantzisko elizarako erretaula egiteko akordioa [[1604]]an egin zuten. Nagusiek erretaularen egilea nor izango zen justifikatzeko zera adierazi zuten, ''porque el dicho Ambrosio Bengoetxea era de los mejores que por estas tierras al presente se hallaban''.<ref>Mª A, ARRAZOLA, Escultores del siglo XVI en el País Vasco. E.D.n, XX. libk., 45. alea, 1972, 206‑213. or.</ref> Hondarribiko erretaula egin behar zela eta, Joanes Iriarterekin tratua egiterakoan, Bengoetxea lagun har zezala gomendatzen zitzaion; izan ere, ''es ombre de primor para semejantes obras''. Lan hau 1609rako amaiturik egotea erabakia bazegoen ere, 1615era arte ez zen bukatu.
Gaur egun bere ''[[estofatu|estofatua]]'' eta ongi gordetako [[polikromia]] dela eta distiratzen duen erretaula honek hiru gorputz ditu, bost kale eta bi nitxoen arteko [[Kalbario (eraikina)|Kalbario]]a. Ertzetako bi kaleetan badira [[Frantzisko Asiskoa|San Frantzisko]]ren bizitzari buruzko erliebeak, erdiko kalean eta ondo ondoko etxeetan frantziskotar santuen irudiak ikus daitezke. Badirudi Bengoetxeak zaindariaren gaztaroko gertakariak kontatzen diren lehen gorputzeko erliebe batzuk eta beste santu batzuen estatuak besterik ez zituela tailatu.
Erliebe hauetan, Bengoetxearen prestutasuna nabaria da, bai aurpegietako adierazpenei nahiz janzkeren ugaritasunari naturaltasuna emateko, nahiz eta espazio perspektiban ondorioak sortzeaz arduratu ez.
Santuen estatuen artean, [[San Antonio]]ren eta estasian dagoen San Frantziskorena nabarmentzen dira. Arte kalitate nabaria duena da [[
Horrez gain, Petronila Idiakez andereari eraikitzeko baimena eman zitzaion kapera bateko erretaula bertan behera erori zen XIX. mendean eta Tolosako Santa Maria parrokiara eramanaz salbatu direnak, Kalbarioko hiru irudiak besterik ez dira: Gurutziltzaturiko Kristo, benetan antxietar estilokoa, eta alde bakoitzean zutik, Nekeetako Birjina eta San Joan, Bengoetxearen irudi bereizgarri bikainak.
|