Lisias: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
aurreko edizioan ezabatutakoa berreskuratu
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
1. lerroa:
'''Lisias''' ([[Atenas]], [[Antzinako Grezia]], [[K. a. 440]] inguruan - [[K. a. 380]] inguruan) [[hizlari]]a izan zen. Haren aita, [[Zefalo]], [[Sirakusa]]ko [[armagin]] aberatsa zen, haren etxean kokatzen du [[Platon]]ek ''Errepublika'' elkarrizketa luzea.
 
Lisiasek [[Turioi]]n ([[Magna Graecia|Grezia Handia]]) [[erretorika]] ikasi zuen. [[Hogeita hamar tirano]]en garaian ihes egin behar izan zuen Atenastik, eta [[Trasibulo]]k berriro demokrazia ezartzean itzuli zen. [[Logografo]] ([[auzi]]etako agindupeko hizlari) gisa lan egin zuen. Hitzaldi anitzen egilea izan zen (28 osorik gorde dira). Hitzaldi horietan oso ondo adierazten zituen bezeroen gogoak, izaera, ideologia eta gizarte maila, eta ezin hobeto ematen zuen Atenasko erdi mailako gizarte klasearen ikuspegi orokor bat; orobat, eguneroko bizitzaren zehaztasunak erakusten zituen, eta hori guztia garrantzi handikoa da, ez bakarrik agiri historiko gisa, baita ohiturazko literatura izango zenaren oinarri gisa ere. Bere estilo argi eta bakunagatik [[Atika]]ko estiloaren eredutzat hartua izan zen [[antzinaroa|antzinatean]].
16. lerroa:
 
[[Kategoria:Atikako hizlariak]]
[[Kategoria:K. a. IV. mendeko biografiak]]
[[Kategoria:K. a. V. mendeko biografiak]]