Eskola pitagorikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Kategoria:Aszetismoa gehitua HotCat bitartez
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
31. lerroa:
== Historia ==
 
[[Pitagoras]]en bizitza historia eta kondairaren artean dagoela esan ohi da, baina ziurrenik K. a. VI. mendean bizi izan zen. Hau da, [[Siddhartha Gautama|Buda]], [[Lao Tzu]] eta [[Konfuzio]]ren garaikide izan bide zen. [[Egipto]] eta [[Babiloniar Inperioa|Babilonian]] zehar egindako bidaien ondoren, [[Samos]]a itzuli zen. Bere irakaspenek izan zuten arrakasta zela eta, [[Polikrates]] izeneko tiranoaren haserrea piztu zuen, eta [[Pitagoras]]ek [[Crotona|Krotonara]] ihes egin behar izan zuen. Han, bere bigarren eskola eratu zuen.
 
[[Pitagoras]]en irakaspenak eta izen ona azkar hedatu ziren [[Magna Graecia]]n. [[Crotona|Krotona]], [[Sibaris]] eta ''polis'' greziarren botere politikoa haren jarraitzaileen esku gelditu ziren. Horregatik, eta garaiko gogoeta demokratikoak zirela kausa, [[eskola pitagorikoa]]ri buruzko zurrumurru asko zabaldu ziren, eta herritarrek [[iraultza]]ra deitu zuten azkenean. Milo pitagorikoaren etxea erre zuten, garai hartan komunitatearen bilgune baitzen, eta halaxe bertako kide garrantzitsuenak hil zituzten. [[Pitagoras]]ek ihes egin behar izan zuen bere emazte eta alabekin, [[Tarento]]ra lehenik eta [[Metaponto]]ra ondoren, non urtebete geroago hil zen (beharbada erailik, beharbada berez) K. a. 501. urtean.
 
Pitagorikoen botere politikoa hala ere 50 urte luzatu zen [[Tarento]] eta [[Metaponto]]n [[Crotona|Krotonako]] eskola suntsitu egin bazuten ere. K. a. 450. urtean pitagorikoen esku zeuden hiriek hainbat matxinada izan zituzten, eta [[Metaponto]]ko ''polis''ean zeuden kideak setiatu egin zituzten; asko, sutean hil ziren. Bizirik iraun zutenen artean [[Filolao]], [[Lisis]], [[Arkitas]] eta beste batzuk zeuden.
 
Uste izan da eskola pitagorikoa [[Tarento]]n bildu zela, eta mende bat iraun zuela. Kideak banatuz joan ziren, eta eskolako ezaguera sekretupean gordetzearen araua ahaztu zen. Azkenean, [[Filolao]]k [[Platon]]i K. a. 388. urtean, ziurrenik, eskolaren doktrina eta aurkikuntzak jasotzen zituen lehen liburua (berak idatzia) eman zion.
 
{{antzinako greziar filosofia}}