Garai helenistikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
55. lerroa:
Kulturaren ikuspuntutik, zibilizazio grekoa Alexandroren inperioa osatzen zuten ekialdeko herrietara eramatea suposatu zuen [[helenismo]]ak. Emigrazio oldeak erakarri zituzten Greziatik errege greko-mazedoniarrek; aldez aurretik zeudenen gainean, sortu zituzten erresumak eta, hala, Ekialde osora zabaldu ziren hizkuntza, bizimodu, politika eta erakunde grekoak. Hiriak, antzina izan zuen esanahi politikoa galdurik, kultura horren gertaleku izaten jarraitu zuen. Baina, hiritarren bizitza politikoan parte hartzea ezabaturik, monarkiaren antolamendu zorrotzaren baitan mendeko bihurtu zen gizabanakoa. Filosofia eskola berriak sortu ziren, [[estoizismo]]a eta [[epikureismo]]a adibidez, gizonaren patuari buruzko erantzunak eman beharrak bultzatuta.
 
Hiri handien eraikuntzarekin espazio urbanoaren neurriak aldatu ziren, eta zientziek, arteek eta letrek aurrera egin zuten, prestijiozkoprestigiozko arrazoiengatik erregeek sustaturik. Helenismoan, hirietako kultura zenez gero, indar handia izan zuen hirigintzak. Hirien plangintza egiterakoan, marrazki hipodamikoa deritzana erabili zen, lauki zuzenez osatua, kaleek eremu oso antzekoak mugatzen zituztela. Auzuneak funtzionalak ziren, eta osagai monumentalak izaten zituzten apaingarri: sarrera ateak, [[agora]], antzokia, gimnasioa, tenpluak, zutabediak eta atariak.
 
Arkitekturan, handikeria eta arrandia dira ezaugarri nagusiak, [[Alexandriako itsasargia]]n edo [[Rodasko Kolosoa|Rodasko Heliosen estatuan]] ikusten den bezala. Arte apaingarriak, eskultura eta pintura, aldendu egin ziren klasikoen neurrizkotasunetik, eta soiltasunak forma barrokoei utzi zien lekua, beti ere efektu dramatiko bat eragin nahian, mugarik eta baretasunik gabe. Aipagarria da, bestalde, gizabanakoaren gorestea, erretratugintzan gauzatu zena. Eskulturagintzan, Rodas eta Pergamo izan ziren bi eskola aipagarrienak. Rodasek, [[Lisipo]]ren eragina baztertu gabe, gizonezkoen eredu atletikoak eta oinazetuak sortu zituen, adibide baterako ''[[Lakoon eta bere semeak|Laokoon]]'' eta ''[[Farnese Zezena]]''. Pergamoko antze aberatsak asko zor dio [[Eskopas]]i: Zeusen aldareko friso erraldoiadu obra nagusia, [[Berlin]]en dagoena gaur egun. Baina, dudarik gabe, ''[[Samotraziako Garaipena]]'', mugimendu zoragarrikoa, helenismoaren obrarik adierazgarriena da.
 
<gallery mode=packed heights=250px style="text-align:left">
Pergamonmuseum_Pergamonaltar.jpg|<small>[[Pergamoko Aldarea]], [[K. a. II. mendea]], Pergamon[[Pergamo MuseumMuseoa]], [[Berlin]]</small>
MG-Paris-Aphrodite of Milos edited.jpg|<small>''[[Venus Milokoa]]'', K. a. 130-100, [[Louvre]], Paris</small>
Laocoon group-Vatican Museums.jpg|<small>''[[Lakoon eta bere semeak]]'', K. a. 200 aldean, [[Vatikanoko Museoak]], [[Erroma]]</small>