Hirigintza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
tNo edit summary
219. lerroa:
Demografia hazkunde bat pairatu zuen Europak, [[Izurri Beltza|Izurrite Beltzak]] sortutako hondamena eta gero. XV. mendetik aurrera, hiriek biztanleak irabazten bazuten ere, oso hiri gutxi sortu ziren, eta ondorioz ez zen hiri-plangintza modu zabalean erabiltzeko betarik izan. Suteak eta lurrikarak izan ziren plangintzaren aliaturik handienak: Londres 1666ean izan zen sute bategatik suntsitua, eta Siziliako [[Grammichele]] eta [[Avola]] hiriak lurrikara batek hondatu zituen.
 
Hiri berrien sorrerak arrazoi militarrei erantzuten zuen ([[PalmaPalmanova Nova(Italia)|Palmanova]] Italian, edota [[Christiansand]] Norvegian), edota erabaki autokratiko baten ondorioak ziren, beranduko sortuko zen [[Versailles]] kasu. Beste guztietan harresien hazkundearen menpe gelditu zen hiriaren garapena; harresiak handitu arte, hiria bertikalean hazteko beste erremediorik ez zuen.
 
Vitrubioren liburuan hiri idealaren deskribapena topa zitekeen. Bertan, oktogono itxurako harresi batek egitura zentripetoko retikulaerretikula bat gordetzen du. Vitrubioren deskribapenean ardura militarrak ziren nagusi. Edozein kasutan, testuak hainbat hirigileentzako inspiraziotzat balio izan zuen: [[Francesco di Giorgio Martini]], [[Danese Cattaneo]] eta [[Vicenzo Scamozzi]] bezalako arkitektoek beraien hiri idealak proposatu zituzten.
 
Zenbaiten ustetan <ref name="ftn26">Bernd Evers, Christof Thoenes, eta Berlingo Nazio Museoetako Arte Liburutegia, ''Teoría de la arquitectura: del Renacimiento a la actualidad. 89 artí­culos sobre 117 tratados'' (Taschen, 2003), 120.</ref>, azken honek bere teoriak Palma Nova hirian frogatu zituen. Venezia errepublikako defentsa-gerriko parte izan behar zuen hiria, eta Scamozziri egotzitako diseinuak'' ''vitrubiotar printzipioak betetzen zituen.