Amandre Santa Ines: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
4. lerroa:
 
== Biografia ==
Emakume hau Ruiz de Otalora leinukoa zen, Aretxabaletako leinu bat hain zuzen, Urkulu inguruko Otalora dorretxearen beheko Otala-azpi etxekoa. Baina Ines jaio zenerako, Arrasaten ezarria zegoen familia<ref>{{Erreferentzia|izenburua=OTALORA, Inés Ruiz de - Auñamendi Eusko Entziklopedia|hizkuntza=enes|url=http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/en/otalora-ines-ruiz-de/ar-112905/|aldizkaria=aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus|sartze-data=2019-05-25}}</ref>.
 
Haren aita [[Miguel Ruiz de Otalora]] Espainiako [[Filipe II.a Espainiakoa|Felipe II.aren]] erreinauldian [[Indien Kontseilua|Indien Kontseiluko]] lehendakaria eta [[Nafarroako erregeorde|Nafarroako erregeordea]] izan zen. Ama [[Katalina Zuazu Lazarraga]] arabarra izan zen, lur eta jabetza ugariren jabea. Ines hirugarren alaba izan zen bost senideren artean. Litekeena da umezain batek hazi izana Ines gurasoak Gortean izaten baitziren, garaiko beste arrasatear batzuk bezala, adibidez [[Esteban Garibai]] edo [[Rodrigo Okariz]]. Azken hau Errege Etxearen [[grefier]] edo idazkariorde zen [[Valladolid|Valladoliden]], eta berarekin ezkondu zen Ines. 1600 eta 1607 urteen artean Valladoliden bizi izan zen eta etendako zenbait haurdunaldi izan zituen. Erregearen [[Gorte (monarkia)|Gortea]] 1606. urtean Valladolidetik [[Madril|Madrilera]] joan zen, baina Ines Valladoliden geratu zen, beharbada gaixo eta bertan hil zen 1607. urtean<ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=Amandre Santa Ines momia, bizidunen artera itzuli da - Mondraberri|url=http://www.mondraberri.eus/mondraberri/contenidos.item.action?id=4657986&menuId=0426864&onlypath=true|aldizkaria=www.mondraberri.eus|sartze-data=2019-05-25}}</ref>.
 
== Amandre Santa Ines momia ==
Testamentuan adierazi zuen Inesek Okariz familiak [[San Joan Bataiatzailearen eliza (Arrasate)|Arrasateko parrokian]] zuen kaperan hobiratua izan nahi zuela, baina gorpuaren garraioa ez zen berehalakoan posible izan eta [[San Frantzisko komentua (Valladolid)|Valladolideko San Frantzisko komentuan]] ehortzi zuten. Urte batzuen buruan Inesen nahia betetzeko atera zuten Valladolideko hobitik Arrasatera eramateko, baina orduan konturatu ziren gorpuzkinakgorpuzkiak guztiz usteldu gabe, [[Momia|momifikatuta]] zeudela<ref name=":0" />.
 
Harrezkero, San Joan Bataitzailearen kaperan izan zen bitartean, Arrasateko herrian gurtze herrikoia hasi zen, emakumezko hura santua zelakoan eta otoitz eginez gero indar sendagarria zuelakoan. Amandre Santa Ines esaten zaio Arrasaten, amandrea delarik errespetuzko forma, sinonimoa bai [[Aitona-amonak|amonarena]] eta baita ama-pontekoarena.
19. lerroa:
Kantu honen aldagaiak aurkitu izan dira Gipuzkoako zenbait herritan, hala nola [[Bergara]], [[Azkoitia]], [[Ataun]], [[Mutriku]], [[Beizama]] edo [[Bidania|Bidanian]], eta baita [[Garai|Garain]] ere (Bizkaia)<ref name=":1" /><ref>{{Erreferentzia|izena=Pello|abizena=Mikelena|izenburua=Ze ona! Umetan amesgaiztoak uxatzeko (Mutrikuko aldaera): "Amandre Santa Ines, nik ein det gaur ames. Ona bada, bixon partez eta txarra bada, dijuala bere bidez"|hizkuntza=eu|data=2019T09:09|url=https://twitter.com/Pellomik/status/1132680252541607936|aldizkaria=@Pellomik|sartze-data=2019-05-26}}</ref>.
 
Elizako kaperako gurtze honek mendeak iraun zituen, baina elizgizon batek eten nahi izan zuen. 1946. urtean, orduko Arrasateko parroko Jose Luis Iñarrak, gorpuzkinakgorpuzkiak Okariz kaperatik atera zituen, hura santua ez zelakoan eta [[sineskeria]] zelakoan gurtzea<ref name=":0" />. 1989. urtean, ordea, elizako berregite lan batzuetan hilkutxa berreskuratu zen, eta [[Paco Etxeberria|Paco Erxeberria]] forentseak zuzendutako azterketa baten ondoren, bere ohiko kaperara itzuli zuten Amandrea. Harrezkero, tarteka, kutxa ireki eta herriaren bistan erakutsi ohi dute momia elizan<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Amandre Santa Inesen bisita komentatuko irudiak - Arrasate|hizkuntza=eu|url=https://goiena.eus/arrasate/1541865149958-amandre-santa-inesen-bisita-komentatuko-irudiak|aldizkaria=Goiena.eus|sartze-data=2019-05-25}}</ref>.
 
== Bibliografia ==