Matteo Bandello: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
5. lerroa:
Castelnuovo Scrivian jaioa, Bandellok [[Pavia]]n ikasi zuen. Bere bizimodua erlijiotik aparte bazebilen ere, [[Predikarien Ordena]]n sartu zen, 1526 arte, urte horretan [[abitu]]ak utzi baitzituen. Ondoren, diplomatikari gisa lan egin zuen jaun desberdinentzako. [[Mantua]]n eta [[Castel Goffredo]]n bizi zen eta [[Lucrecia Gonzaga]]ren irakaslea izan zen; emakume horri poema luze bat eskaini zion, ''I canti XI, poema in ottave in lode di Lucrezia Gonzaga di Gazzuolo'', alegia.
 
[[Paviako gudua]]n bere jarrera frantsesen aldekoa izan zen; baina [[Karlos Habsburgokoa|Karlos V.aren]] gudarosteak Armada frantsesa menderatu zuen. Bandello, orduan, [[Piamonte]]tik ihes egin behar izan zuen. Bere [[Milan]]go etxea errea eta bere ondare guztiak konfiskatuak izan ziren. Orduan, [[Cesare Fregoso]] generalari laguntza eskatu zion. Fregoso militar italiarra zen baina frantsesen aldekoa. Fregosoren familiarekin batera Bandello Frantziara ihes egin zuen eta han [[Henrike II.a Frantziakoa]] erregearen babesa eskuratu zuen. 1550an errege frantsesak [[Agen]] hirian gotzaintza lortu zion eta hil arte bertan bizi izan zen idazlea.<ref>https://www.biografiasyvidas.com/biografia/b/bandello.htm</ref>
 
== Obra ==