Gene: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
27. lerroa:
Datu berri horiek guztiek genearen definizio eguneratuagoa eta ausartagoa eskatzen dute: DNA-molekulan dagoen ''locus'' espezifikoaren ikuspegitik hasita, gene-produktu funtzioaren ikuspegia ekarriko lukeena. Hala nola Gersteinek eta kideek 2007an proposatutakoa<ref>{{Erreferentzia|izena=Mark B.|abizena=Gerstein|izenburua=What is a gene, post-ENCODE? History and updated definition|orrialdeak=669–681|abizena2=Bruce|abizena3=Rozowsky|abizena4=Zheng|abizena5=Du|abizena6=Korbel|abizena7=Emanuelsson|abizena8=Zhang|abizena9=Weissman|izena2=Can|izena3=Joel S.|izena4=Deyou|izena5=Jiang|izena6=Jan O.|izena7=Olof|izena8=Zhengdong D.|izena9=Sherman|data=2007-6|url=https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pubmed/17567988|aldizkaria=Genome Research|alea=6|zenbakia=17|issn=1088-9051|pmid=17567988|doi=10.1101/gr.6339607|sartze-data=2019-06-03}}</ref>: potentzialki gainezarritako produktu funtzionalen taldea kodetzen duen sekuentzia genomikoen bilduma da. Definizio honetan molekula-produktu funtzionalak bai RNA zein proteinak dira, eta sekuentzia genomikoa DNA zein RNA da. Are gehiago, sekuentzia genomikoen bildumak aparte uzten ditu DNAn dauden elementu erregulatzaile guztiak, geneei asoziaturiko eskualde gisa ezagutzen direnak, hain zuzen ere<ref name="zt" />.
 
Denboran zehar kontzeptualki aldatu ez dena zera da, [[genotipo]]ak fenotipoa zuzentzen duela, eta maila molekularrean horren esanahia hauxe da: DNAren sekuentziek molekula funtzionalen sekuentziak zuzentzen dituztela. Kasu sinpleenean, DNA-sekuentzia batek proteina bakarra edo RNA bakarra kodetzen du. Baina kasu orokor gehienetan, produktuak sortzeko era askotan konbina daitezkeen sekuentzia-moduluek osatzen dute genea<ref name="zt" />.
 
Zehazki hitz eginda, egun onartuta dago indibiduo baten fenotipoa ondoko faktoreen eragin-trukeak determinatzen duela: heredatutako genotipoa, transmititutako faktore epigenetikoak eta ingurumenaren aldakuntza heredaezinak<ref name="zt" />.