Euskararen Gaitasun Agiria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
2. lerroa:
'''E'''uskararen '''G'''aitasun '''A'''giria ('''EGA''') pertsona batek [[euskara]]z ahoz zein idatziz aritzeko trebetasuna duela, eta [[euskara batu]]aren [[ortografia]] eta arauak ezagutzen dituela erakusten duen ziurtagiria da. Berau lortzeko hiru proba edo [[azterketa (ebaluazioa)|azterketa]] gainditu behar izaten dira: ''Atariko proba'', ''azterketa idatzia'' eta ''ahozko azterketa'', ordena horretan. Proba bat egin ahal izateko aurrekoa gainditzea ezinbestekoa da.
 
EGA ziurtagiria [[Association of Language Testers in Europe|ALTEko]] ({{lang|en|''Association of Language Testers''}} in Europe) partaidea da. Europako erreferentzia markoari erreparatuz, EGA azterketa C1 mailaren parekoa da.
 
[[Euskal Herria]]n ondorengo erakundeek banatzen dute: [[Eusko Jaurlaritza]]k [[Euskal Autonomia Erkidegoa]]n, [[Nafarroako Gobernua]]k [[Nafarroa Garaia|Nafarroako Foru Erkidegoan]] eta [[Euskaltzaindia]]k [[Ipar Euskal Herria]]n. 2019an Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan EGA Euskara Gaitasun Agiriaren azterketa azken azterketa egin zuten. Aurrerantzean, euskara maila hori frogatu nahiko dutenek HABEren C1 azterketa egin beharko dute.<ref name= "Berria"/>
 
Azterketak ondorengo hiru proba ditu:
54. lerroa:
Azterketariek beren ahozko proba graba dadila eska dezakete.
Grabazio hori erreklamazio kasuetan bakarrik erabiliko da, berriz ebaluatua izateko.
 
== Polemika ==
EGAk 30 urtetik gorako ibilbidea egin zuen, eta azterketa horri buruzkoak beti agertu ziren polemika kutsutan; askotan, joko politikoarekin lotuta. Kritiketan, azterketaren «zailtasuna» —eta, bereziki, Atarikoarena— azpimarratu izan zuten maiz. EAEn, lautik batek soilik gainditu zuen azterketaren azken urteetan. Aurkezten ziren pertsonen —bereziki ikasleen— kopuru handiek ere eragin dute kezka —10.000tik gora lagun urtero—.<ref name= "Berria"/>
 
Zifra horiek murriztu ziren azken deialdietan; bereziki, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikasleek aitortuak dituztelako euskara gaitasunak ikasketak B edo D ereduan egitearen truke: C1 mailakoa, unibertsitate ikasketak eginak dituztenek. Hori izan zen azken urteetako aldaketarik nabarmenena EGAri dagokionez. [[PSE-EE]]k [[Eusko Jaurlaritza]]n bakarrik gobernatu zuenean (2009-2012) hartu zuen neurria.<ref name= "Berria">{{erreferentzia|url=https://www.berria.eus/paperekoa/2074/013/001/2019-05-18/ega-azterketak-amaitu-dira-eaen.htm|egunkaria=[[Berria]]|izenburua=EGA azterketak amaitu dira EAEn|data=2019-05-18| postscriptum = CC BY-SA 4.0 lizentziapean}}</ref>
 
== Ikus, gainera ==
* [[Euskarazko agirien baliokidetza]]
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
== Kanpo loturak ==