Lineazio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
'''Lineazioak''' arroketan agertzen diren egitura linealen multzoak dira, norabide bat erakusten dutenak. Lineazioa arroka deformatuetan eta ez-deformatuetan eman daiteke, horrela; bi mota bereizten dira: primarioa eta sekundarioa. '''Lineazio primarioa''', prozesu sedimentario zein bolkanikoetan ematen direnekin lotuta dago. Prozesu sedimentarioekin lotuta daudenak, mota askotakoak izan daitezke: higadurazko egitura sedimentarioekin lotutakoak (fluteak, groove markak, skip markak…), korronteek/paleokorronteek eratutako ohe-formak (legar errenkadak, gandor-ildaska sistemak, fosil orientatuak...),  etab <ref>{{Erreferentzia|abizena=Nichols, Gary.|izenburua=Sedimentology and stratigraphy|url=https://www.worldcat.org/oclc/259754358|edizioa=Second edition|isbn=9781405135924|pmc=259754358|sartze-data=2019-05-13}}</ref>. Prozesu igneoekin lotuta daudenak, aldiz, laben fluxuen bidezko norabide-egiturak (xenolito orientatuak, kristaldutako mineral orientatuak…) izan daitezke. '''Lineazio sekundarioak''', deformazio prozesuekin lotuta daudenak dira. Terminologia dela eta, lineazioaz hitz egitean lineazio sekundarioa dela aintzat hartzen da, lineazio primarioko egiturak beste modutan aipatuz. Beraz artikulu honetan deskribatuko diren egiturak lineazio sekundariokoak izango dira, hots, deformazio-prozesuen ondorioz emandako lineazioak.<ref name=":0">{{Erreferentzia|abizena=Fossen, Haakon, 1961-|izenburua=Structural geology|url=https://www.worldcat.org/oclc/946008550|edizioa=Second edition|isbn=9781107057647|pmc=946008550|sartze-data=2019-05-13}}</ref>
 
== Deformazio moldakorrekin lotutako lineazioak ==
Modu moldakorrean deformatutako arroketan ematen diren lineazioak dira. Lur barnean sakonera handietan dauden materialek presio eta tenperatura izugarrien ondorioz modu moldakorrean jarduteko aukera daukate. Hauetan hurrengoak deskribatuko dira: mineral lineazioak, elongazio lineazioak, intersekzio lineazioak eta krenulazio lineazioak.<ref name=":0" />
 
=== Mineral lineazioak ===
14. lerroa:
 
=== Krenulazio lineazioak ===
Arroka batzuk deformazioaren aurrean [[Anplitude Modulatua|anplitude]] txikiko mikrotolesak garatzen dituzte, hauek [[krenulazio]] izenaz ezagunak dira. Normalean mineral [[Filosilikato|filosilikatodun]] aberetsak diren arroka metamorfikoetan garatzen dira, hau da, xafla mehedun arroketan, hala nola: [[Filita|filitetan]], [[Eskisto|eskistoetan]], mikadun kuartzo-eskistoetan, etab. Mikrotoles hauen ardatzak lineazio bat definitzeaz gain krenulazioaren garapenak mineralen esfortzuen bidezko berrantolapena eragiten du: mineral luzangak tolesen alpeetan eta proportzionalagoak gontzetan.
 
== Deformazio hauskorrekin lotutako lineazioak ==
Lineazio mota hauek deformazio hauskorreko materialetan ematen dira, hots, lurrazalean edo lurrazaletik gertu, 0-13km tartean gutxigorabehera. Hainbat mota daude, hala ere guztiek amankomunean duten ezaugarri bereizgarria hauek ez-sarkorrak izatea da; hau da, ez dute berezko arroken inolako fabrika berezirik eragiten edo aldatzen. Hauen artean hurrengoak deskribatuko dira: faila planoetako lineazioak eta zuntz-lineazioak.<ref name=":0" />
 
=== Faila-planoetako lineazioak ===
Zizaila planoetan sortutako lineazioak dira hauek, hau da; faila planoetako abrasio egiturek sortutako lineazioak. Zenbait mota daude, eta sarritan faila blokeen arteko desplazamendu erlatiboaren noranzkoaren esanguratsuak dira. Hauen artean faila-ildaskak eta faila-zuntzak ageri daitezke. '''[[Faila-ildaskak]]''', abrasioaren ondoriozko arraste-markak dira. Hauen tamaina oso handia bada faila-artekak deritze. '''[[Faila-zuntzak]]''', izugarrizko abrasioaren ondorioz desplazamenduarekiko paraleloan eta modu linealean ageri diren mineralak dira, adibidez [[kaltzita]] [[Kareharri|kareharrietan]] garatutako failetan.
 
=== Zuntz-lineazioak ===
Lurrazalean maiz arrakalak sortzen dira, hauek hauspeatutako mineralez bete daitezke arrakalaren orientazioa jarraituz eta honela lineazio bat sortuz, mineral lineazio moduan sailkatu ohi da ere. Orientazioa definitzen dituzten mineralak hurrengokoak izaten dira normalean: [[Kuartzo|kuartzoa]], [[antigorita]], [[Aktinolita|aktonolita]], gypsum eta [[Anhidrita|anhidrita.]] Zuntz kurbatuak ere ikustea nahiko arrunta da, honen esanahia arrakalaren norabide aldaketa bat egon dela izan daiteke.
 
== Lineazio mota bereziak: boudin eta mullion lineazioak ==
Mullion, boundinage prozesuak sortutako boudinak osatzen duten lineazioari deritzo; horretarako aurretik beharrezkoa da boudinen garatzea ulertzea. Hauek sortzeko, tentsioa eman behar da eta konpetentzia ezberdineko materialen arteko tartekatzean, horrela konpetentzia baxuko materialek modu moldakorrean jokatuz, konpetentzia altukoek utzitako hutsuneetan barneratuko dira, beraz egitura hauetan sortutako koro-egiturak material konpetentera seinalatuko dute. Kohesioa galdu aurretik sortutako egitura hauei ''[[pinch-and-swell structure]]'' deritze. Kohesioa galduz gero, hausturak agertuko dira material konpetentean tentsio maximoarekiko perpendikularki, material konpetente geruzen zatiak, material inkonpetenteetan barneratuta geldituz. Boudinen morfologia material bien arteko konpetentzia aldearen araberakoa izango da: lauki antzekoa konpetentzia alde handia bada eta biribila konpetentzia aldea baxua bada.<ref name=":0" />
 
== Erreferentziak ==