Andre Mariaren Jasokundea (Tiziano): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
No edit summary
93. lerroa:
Naturaltasunari buruzko kontzesio bat egitea eskatzen du obra honek, izan ere, eta jada aipatu den bezala, edertasunak eta adierazpenak errenazimentuan errealistak, naturatik eratorriak eta sinesgarriak izan behar dute,<ref>CENDOYA ECHÁNIZ, I.: op. cit., 14. orr.</ref> baina gaiak mistizismoa eta espazio zerutiar baten adierazpena eskatzen ditu era berean. Honela bi arloak uztartzea lortzen du Tizianok, izan ere perspektiba eta espazioari dagokionez sinesgarritasuna lortzen duelarik eta espresio zein pertsonaien anatomiari dagokionez naturalismoa, obrari zentzu mistikoa ematen jarraitzen dio argi fokuekin eta kolore argiagoen erabilerarekin; espresioen dramatismoak ere laguntzen dutelarik. Esan daiteke errealitatea imitatzen saiatzen dela baina ez ''mimesi'' soilaz, izan ere errealitate fisikoaren interpretazio arranditsuago bat sortzen du gaia jainkotiarra dela aprobetxaturik, alde horretatik idealizazioa lortuz.<ref name=":6" /> Gainera, aipatzekoa da ere Tizianok margo honen etapan zehar naturalismorako interes berezia agertzen duela.<ref>GARÍN, F.: op. cit., 11. orr.</ref>
 
Nahiz eta aurrean dugun hau ez den Tizianoren obrarik famatuena, historian zehar, hainbat arte historialariek Tizianoren maisulanik onenetzat hartu izan dute; esate baterako, 1822an jada [[Antonio Canova|Canovak]] munduko obrarik onena bezala sailkatu zuen. Honen deskribapen hori  indartuz, [[Oscar Wilde|Oscar Wildek]] ere azpimarratu zuen, Italiako pinturarik onena zela.<ref>MERLIN, H.: “Letter to Lady Wilde, 24 June 1875” in ''Oscar Wilde: A Life in Letters.''  London and New York, Fourth Estate, 2010. (unpaginated)  </ref> [[S.J. Freedbergek]] margoa honela definitzen du: «Ordu arte lortutako gaitasun artistikoei dagokienez Tizianorentzat lehen erronka suposatu zuena da, hasierako garaietako pasio eta indarraren ordainetan,<ref name=":6" /> Rafaelek ''Transfigurazioa''n klasikotasunetik at manierismoko formetara jotzen duen modu berdinean, Tizianok obra honekin barrokoa aurreratzeko aukera izango du, nahiz eta neurritasunez jokatu oraindik».
 
{{Esaera2|Ordu arte lortutako gaitasun artistikoei dagokienez Tizianorentzat lehen erronka suposatu zuena da, hasierako garaietako pasio eta indarraren ordainetan,Rafaelek Transfigurazioan klasikotasunetik at manierismoko formetara jotzen duen modu berdinean, Tizianok obra honekin barrokoa aurreratzeko aukera izango du, nahiz eta neurritasunez jokatu oraindik.|S. J. Freedberg|Itzulpen propioa. Jatorrizko testua: «the first challenge that was adequate to the whole range of artistic resource Titian had by now acquired, and a return to the "passion and force of statement" of Titian's earliest period, "before his partial subjugation to Giorgione". Compared to Raphael's Transfiguration, which "points a way that leads beyond the sphere of classical style, towards the still greater intellectual abstraction and complexity of Mannerism", Titian "points to the possibility of baroque; but it is Titian's option to realize it, and he does not.»<br/> FREEDBERG. S.J.: op. cit.,151. orr.}}