Berria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
No edit summary
26. lerroa:
| zutabegileak = [[Andoni Egaña]], [[Miren Amuriza]], [[Angel Erro]], [[Onintza Enbeita]], [[Jose Mari Pastor]], [[Anjel Lertxundi]]
| binetagileak = [[Antton Olariaga]], [[Zaldieroa]]
|Ordezkaritzak=[[Andoain]], [[Baiona]], [[Bilbo]], [[Gasteiz]], [[Iruñea]]|Enpresa=Euskarazko Komunikazio Taldea S.A.}}
'''''Berria''''' [[euskara]] hutsean argitaratzen den eta [[Euskal Herria|Euskal Herri]] osoan irakurgai dagoen [[egunkari]] bakarra da, ''[[Euskaldunon Egunkaria]]'' itxi ostean sortua. Informazio orokorra eskaintzen du ikuspegi nazional batetik, lurralde esparrutzat Euskal Herria duelarik. Paperezko edizioa nagusitzen den arren, edizio digitala ere badauka, besteak beste, eta bi euskarriotan eduki berbera argitaratzen da.
 
Egunkariaren egoitza nagusia [[Andoain]]go [[Martin Ugalde Kultur Parkea]]n kokatua dago eta ordezkaritzak dauzka [[Gasteiz]], [[Bilbo]], [[Iruñea]] eta [[Baiona]]n. [[Europako eremu urriko hizkuntzen zerrenda|Europako hizkuntza gutxituen]] egunkarietako elkartea den [[MIDAS|MIDASeko]]en kidea da.
 
Paperezko edizioa egunero argitaratzen dute astelehenetan izan ezik, eta igandeetan astekari formatuko edizio berezia egiten dute. Webgunean eta sare sozialetan, aldiz, etenik gabe ematen du informazioa goizetik gauera egunero. [https://www.berria.eus/berriatb/ Berria Telebista] du ikus-entzunekoetarako leihoa. Prezioei dagokienez, paperezko edizioa ordainpekoa da (astelehenetik larunbatera 1,45 euroko salneurriz eta igandeetan 1,80 eurotan), eta edizio digitala doakoa da. Egunkariaren [[PDF|pdf]] bertsioa ere eskuragarri dago, baina hau lortzeko [[berrialaguna]] izan beharra dago.
67. lerroa:
''Berria'' egunkariaren edukiak ordainduz (fisikoak) zein doan (digitalak) eskuratu daitezke. Baina euskarazko komunikabideen merkatu txikien mugengatik eta negozio eredu errentagarri baten bila, ''Berria'' kontsumitzaileei borondatezko ekarpen ekonomikoak eskatzen hasi da ([[Berrialaguna]]), trukean abantaila batzuk eskainiz.
 
[[Berrialaguna|Berrialagunak]], harpidedunak eta publizitatea egunkariarentzat diru-iturri diren arren, ez dira nahikoa. Horregatik, kazetaren sostengu ekonomiko garrantzitsuena, diru-laguntza publikoak dira. Izan ere, ''Berria'' egunkaria euskara hutsezko hedabide bat den heinean, [[Eusko Jaurlaritza|Eusko Jaurlaritzaren]] eta Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzak jasotzen ditu (laguntza handienak [[Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza|Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak]] ematen ditu). Gainera, gobernuarekin adostutako azken hitzarmenean, joan den [[2018|2018ko]] [[Azaro|azarokoa]], [[Eusko Jaurlaritza|Jaurlaritzak]] itun berezi bat sinatu du ''Berriarekin'', eta urtean 2,3 milioi euro bideratuko ditu egunkarira [[2021|2021era]] arte.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Berria.eus|izenburua=Laguntza sistema aldatu, eta itun bat egingo du Jaurlaritzak BERRIArekin|hizkuntza=en|url=https://www.berria.eus/paperekoa/1872/002/001/2018-11-09/laguntza_sistema_aldatu_eta_itun_bat_egingo_du_jaurlaritzak_berriarekin.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2019-04-30}}</ref>
 
== Irakurlegoa ==
[[Centro de Investigación y Estudios Sociales|CIES]] (Centro de Investigación y Estudios Sociales) neurketa sistemaren arabera, [[Hego Euskal Herria|Hego Euskal Herriko]] ([[Euskal Autonomia Erkidegoa|EAE]] eta [[Nafarroa Garaia|Nafarroa]]) ''Berria''ren irakurlearen gehiengoa
 
=== Euskarri fisikoko kontsumitzailea ===
Paperezko edizioko irakurlea gizarte estatus ertain-altukoa da, [[Unibertsitate|unibertsitateko]] ikasketa-mailak dituena eta [[Euskara|euskaraz]] hitz egiteko, irakurtzeko zein idazteko gaitasuna duena. [[Euskal Autonomia Erkidegoa|EAEko]] irakurle nagusia 35 eta 44 urte bitarteko gizonezkoa da, gehiengoa gipuzkoarra da eta hiri handietako herritarra da. [[Nafarroa Garaia|Nafarroako]] kontsumitzaileari dagokionez, gizon zein emakumeak parekatuta daude eta 25-34 urte bitarteko hiritarrak dira publikoaren gehiengoa.
 
Kontsumitzaile profil horrekin, 2017an ''Berria''ren euskarri fisikoak 53.000 irakurle izan zituen bataz bestean [[Euskal Autonomia Erkidegoa|EAEn]] (paperezko prentsaren irakurleen %6,7a), eta 5.000 [[Nafarroa Garaia|Nafarroan]] (%2,1).
 
=== Euskarri digitaleko kontsumitzailea ===
Edizio digitaleko kontsumitzailea, berriz ere gizarte maila ertainetik altura bitartekoa da, ostera ere [[Unibertsitate|unibertsitateko]] ikasketak dauzkana eta [[Euskara|euskaraz]] hitz egiten, irakurtzen eta idazten dakiena. [[Euskal Autonomia Erkidegoa|EAEko]] gehiengoa 25-44 urte bitarteko gizonezkoa da, batik bat hiri handietako biztanlea eta, paperean legez, sarean ere nagusitasuna gipuzkoarrek dute. [[Nafarroa Garaia|Nafarroako]]<nowiki/>kontsumitzaileari dagokionez 25-34 urte bitarteko gizonezkoa da, adinaren abanikoa murriztu egiten delarik Erkidegokoarekin alderatuz.
 
Kontsumitzaile profil horrekin, 2017an ''Berria''ren euskarri digitalak 46.000 irakurle izan zituen bataz bestean [[Euskal Autonomia Erkidegoa|EAEn]] (prentsako euskarri digitalen irakurleen %7,3a), eta 3.000 [[Nafarroa Garaia|Nafarroan]] (%1,6).
 
== Medio digitalak ==