Txikipedia:Juan Sebastian Elkano: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
18. lerroa:
Espedizioak pasabide bat bilatu behar zuen beste aldera iritsi ahal izateko; eta itsasarte bat aurkitu zuten azkenik [[Txikipedia:Hego Amerika|Hego Amerikaren]] hegoaldeko muturrean, 1520an; gaur egun, [[Magallaes itsasartea]] izenaz ezagutzen dugu, haren omenez. Era horretara iritsi ziren [[Txikipedia:Ozeano Barea|Ozeano Barera]] iristea eta lehen aldiz zeharkatzea. Bide batez, Magallaesek ipini zion izen hori, ekaitzik ez zutelako aurkitu bertan, eta bai aldiz asko ordura arte.
 
Hiru hilabete behar izan zituzten Asiara iristeko; 1521eko martxoan, Filipinetako uharte batean, Magallaes hil zen eta aginterik gabe geratu zen espedizioa; horregatik, azkenean Juan Sebastian Elkano marinela izan zen bidaia osatu zuena. Portugesen mendeko uretan barrena nabigatuz abiapuntura heldukoheldu zen, Sevillara alegia, kargamentu baliotsu batez, 1522an; hau da, abiatu zenetik hiru urtera. Eta hasierako 240 marineletatik 18 bakarrik itzuli ziren.
 
Bidaia errentagarria izan zen, baita alderdi ekonomikoaz aparte ere. Izan ere, espedizio hari esker, argi eta garbi geratu zen lurra biribila zela, ordura arte teoria edo ustea besterik ez baitzen.