Rift gunea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Ocean-birth.svg|thumb|Rift guneen eboluzioaren eskema.]]
'''Rift gunea''' edo '''rifta''' rifting prozesuan zehar [[Litosfera|litosfera kontinentalaren]] barnean sortzen den egitura nagusiari deritzo. Rifting prozesua litosfera kontinentalak estentsio-indar orokorren eraginpean duen bilakaera dela esan daiteke. Rift aktiboetan, zeinetan estentsio-esfortzuen eragina ez baita desagertu, lurraren azala [[faila]] normalez josita dago<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Rift Valley: definition and geologic significance|url=http://ethiopianrift.igg.cnr.it/rift%20valley%20significance.htm|aldizkaria=ethiopianrift.igg.cnr.it|sartze-data=2019-05-03}}</ref>, [[Lurrikara|lurrikarak]] arruntak dira eta noizbehinka bolkanensumendien [[Erupzio (argipena)|erupzioak]] gerta daitezke. Aktibitaterik gabeko riftetan, aldiz, estentsio-indarren eragina desagertu da eta aztarna gisa faila normalak eta riftaren bilakaeran zehar pilatutako sedimentuak eta arroka bolkanikoak ikus daitezke. Estentsioaren eragina denboran zehar luzatuz gero, litosfera kontinentala bi zatitan bana daiteke erdian ozeano berri bat sortuz; orduan, rifting prozesua eraginkorra izan dela esaten da. Litosfera kontinentala bitan banatu aurretik estentsioa gelditzen bada, rifting prozesua ez dela eraginkorra izan esaten da<ref name=":0">{{Erreferentzia|abizena=Apraiz Atutxa, Arturo, 1967-|izenburua=Plaka-tektonika : lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria|argitaletxea=Udako Euskal Unibertsitatea|data=2005|url=https://www.worldcat.org/oclc/433323972|isbn=8484380750|pmc=433323972|sartze-data=2019-05-02}}</ref>.
 
== Riften Sismizitatea ==
6. lerroa:
 
== Riften egitura ==
Riften bilakaeran zehar egitura eraldatu egiten da, estreinako urratsetan riftek izan dezaketen geometriak ez du zerikusirik kontinenteak apurtzerakoan izan dezaketenarekin. Oro har, bilakaeraren bitarteko urrats batean rift guztien ardatza [[graben]] baten geometria duen eremu hondoratua dela ikus daiteke. Bitarteko urratsa adieraz dezaketen riften artean, Europako ipar-mendebaldean kokatzen den aktibitaterik gabeko Ipar Itsasoko rifta eta aktiboak diren Ipar Amerikako [[Basin & Range lurraldea]] eta [[Rift Haran Handia|Afrikako ekialdeko rifta]] aurkitzen dira. 1970. urtearen aurretik, riften eredu geometrikotzat [[horst]] eta [[Graben|grabenen]] arteko txandakatze simetrikoa onartzen zen. Horretan, horstak topografian ikusten diren lurralde garaiekin eta grabenak hondoratutako arroekin etorriko ziren bat. Aldiz, datu geofisikoek erakutsi dute lurrazalaren goiko aldeko luzapena subparaleloki kokatutako faila normalen desplazamenduaz egokitzen dela. Faila horiek guztiek geometria listrikoa dute eta sakonean kokatutako eskala handiko eta angelu txikiko (''low angle normal fault'') faila batean dute sustraia. Ereduan mendilerroak kulunkatutako failen gaineko blokeen hondoratu gabeko ertzak dira eta arroek erdi-grabenaren egitura dute. Estentsioa jasaten duen lurraldeko faila gehienak alde berdinera okertzen direnez, egitura zeharo asimetrikoa da.<ref name=":0" />
 
== Riften ezaugarri litologikoak ==