Peruko historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
43. lerroa:
 
== Peruko Errepublika ==
XIX. mendearen hasierako askapen-mugimenduak sortu zirenean, Espainiako koroak Hego Ameriketan izan zuen azken babesgune bihurtu zen Peru. 1821ean [[José de San Martín]] argentinar jeneralak Peruren burujabetasuna aldarrikatu zuen Liman, [[Simón Bolívar|Simón Bolivar]] ''Askatzaileak'' Junineko eta Ayacuchoko guduetan (1824-25) De La Serna erregeordearen osteak menderatu zituenean gauzatu zena.
 
[[Fitxategi:La_Independencia_del_Perú.jpg|thumb|ezkerrera|300px|Peruren independentziaren aldarrikapena irudikatzen duen koadroa.]]
Independentziaren ondoren, militarrak elkarren lehian aritu ziren aginpidea lortu nahian, eta lehendakariaren ahalmena murrizten zuten konstituzio liberalak (1828 eta 1834) onartu ziren arren, Peruko gobernua oligarkia baten eskuetan geratu zen urte askotan. 1837an, [[Andrés Santa Cruz]] jenerala Peru eta Bolivia konfederazio batean biltzen ahalegindu zen, baina Argentinak eta Txilek ez zuten batasun hura begi onez ikusten, eta Txileko gudarosteak zapuztu zuen ahalegina Yungay-ko guduan (1839). [[Ramón Castilla]] mariskala aginpidean izan zen urteetan (1845-51 eta 1855-62), bake-giroa nagusitu eta aurrerapenak izan ziren herrialdean, 1841ean aurkitu zen [[guano]]aren ustiapenaren irabaziei esker batez ere. Urte horietan, besteak beste, esklabotasuna debekatu zen, kostaldeko nekazaritzan berrikuntzak egin ziren, eta burdinbidea eta telegrafoa hedatu ziren. Espainia bere aginpidea ezartzen ahalegindu zen 1864an, baina Peruk, Ekuadorrek, Boliviak eta Txilek, elkar harturik, aurre egin zioten. 1869an, Espainiak Peruren burujabetasuna onartu zuen.
 
1879an, [[Atacamako basamortua|Atacamako]] basamortuko [[gesal]]-hobien jabegoa zela eta, [[Ozeano Bareko Gerra|Peruren eta Txileren arteko gerra]] piztu zen. Gerra 1883an amaitu zen, eta Peruk hegoaldeko Tarapaca probintzia galdu zuen. Gerra ostean, ekonomiak, guanoaren urritzeagatik eta gesal-hobien galeragatik batez ere, hondoa jo zuen. Peruko burgesia aginpidea berreskuratzen ahalegindu zen. 1895ean [[Nicolás de PiérolakPiérola]]k lortu zuen lehendakaritza, eta hurrengo 24 urteetan zibilak izan ziren agintari. Urte baketsuak izan ziren, ekonomiaren hazkundearekin batera aurrerapenak ekarri zituztenak. Haren agintaldian sortu ziren Peruko lehen industriak.
 
== Demokrazia eta militarismoa (1930–1979) ==