Jon Sobrino: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Bigarren abizena gehitu
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
3. lerroa:
 
== Biografia ==
Hemezortzi urte zituela, [[Jesusen Konpainia|Jesusen Lagundian]] sartu zen. [[1958]]an [[El Salvador]]rera bidali zuten eta bertako naziotasuna hartu zuen. [[San Salvador]]reko [[Universidad Centroamericana]]ren fundatzaileenetarikoa da. [[Ingeniaritza]] ikasi zuen [[Saint Louis (Missouri)|Saint Louisen]]en ([[Missouri]]) eta [[teologia]] [[Frankfurt am Main|Frankfurten]]. El Salvadorrera itzulita, teologia irakasten hasi zen. [[1980]]an erail zuten [[Oscar Arnulfo Romero]] gotzainaren adiskide eta lankidea zen.
 
[[1989]]ko [[azaroaren 16]]an, El Salvadorreko estatu-agenteek jesuiten kontrako erasoa burutu zuten. Jon Sobrino bizirik atera zen, baina [[Ignacio Ellakuria]], Segundo Montes, Juan Ramón Moreno, Ignacio Martín Baró, Amando López, eta Joaquín López y López jesuitak zein Elba Ramos eta honen alba, Celina, erail zituzten.