Benito Mussolini: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Bizitza: esaera
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor app edizioa Android app edit
→‎Bizitza: esaldiak wikiquotera mugitu
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
4. lerroa:
== Bizitza ==
[[1900]]. urtean Alderdi Sozialistan sartu zen, eta ''Avanti'', alderdi sozialistaren aldizkari ofizialaren zuzendari izendatu zuten. [[Lehen Mundu Gerra]]n [[Frantziako Hirugarren Errepublika|Frantziaren]] alde agertu zelako salaketapean, alderditik bota zuten. [[1919|1919an,]] Italiako ''fascioak'' sortu zituen, [[1921]]ean eratu ziren [[Alderdi Nazional Faxista]]ren oinarri izan zirenak. Gerraosteko italiar suminari probetxu ateraz, [[1922]]ko urrian [[Erromarako Martxa]] antolatu zuen, aginpidea lortzeko asmoarekin. Egun batzuk geroago, [[Viktor Emanuel III.a Italiakoa|Viktor Emanuel III.a]] erregeak gobernua antolatzeko agindua eman zion. [[Antzinako Erroma]]ko buruzagi militarren antzera, ''duce'' ([[latin]]ez: ''dux'', «gidaria») titulua hartu zuen eta legez kanpo utzi zituen alderdi eta sindikatu ez faxista guztiak eta indarrik gabe prentsa askatasuna. [[1925]]. urtean eman zion hasiera erregimen faxistaren diktadurari.
 
{{esaera2|'''Indarkeriaren justifikazioa'''<br />
Asko aipatzen da faxisten indarkeri jarduera. Geurea da indarkeria kontrolatzeko eta, kasua heltzen bada, ezabatzeko gaitasuna (...). Bien bitartean, eta beharrezkotzat izango dugun artean, gure arerioen garezurrak jotzen jarraituko dugu, indar handiagoz edo txikiagoz, hau da, egia barruan sartu arte (...). Faxismoaren kanpoko politikarako egitasmoak hitz bakarra dauka: zabalkundea.}}
 
1921ean egindako hitzaldiaren zatia.
 
{{esaera2|Indarkeria ez da ez-morala, eta zenbaitetan morala ere izan daiteke. Guk gure indarkeriaren aurka kexatzeko eskubidea ukatzen diegu etsaiei. 1919. eta 1920. urteetako indarkeriarekin alderatuta, edota boltxebikeek Errusian erabilitakoarekin alderatuta -bi milioi pertsona exekutatu zituzten eta beste bi milioi espetxeratu-, gure indarkeria haurren jolasa da. Gainera, indarkeria eraginkorra da. 1922ko udan, indarkeria berrogeita zortzi orduz sistematikoki erabilita, propagandaren bidez berrogeitua zortzi urtean lortuko ez genukeena lortu genuen. Horrela, egoera gangrenatsu bat amaiaraztea lortzen duen indarkeria beharrezko indarkeria da, indarkeria santua eta sakratua.
 
Nazioak gobernatzeko ezinbestekoa da zorrotz eta irmotasunez jokatzea. Gizonak nekatuta daude askatasunaz, orgia bihurtu baita. Gazteria ausart, geldiezin eta latzarentzat, historia berriaren egunsentian jaikitzen denarentzat, beste hitz batzuk are zirraragarriagoak dira; hain zuzen, hiru hitz hauek: ordena, hierarkia eta diziplina.}}
 
1934ko hitzaldia
|-
| style="text-align: left;" | '''Faxismoa eta Estatua'''<br />
''Ez talderik ez banakorik Estatutik kanpo. Faxismoa Historia klaseen arteko borrokara mugatzen duen eta Estatuaren batasuna ezagutzen ez duen sozialismoaren kontrakoa da (...). Arrazoi berberengatik, faxismoa sindikalismoaren kontrakoa da(...). Faxismoak estatu sendoa nahi du eta Estatua da kapitalismoaren kontraesan gogorrak konpontzeko gauza den bakarra.''
 
1922an egindako hitzaldiaren zatia.
 
|-
| style="text-align: left;" | '''Italiar gazteen hezkuntza'''<br />
''Apurka-apurka akatsak galtzen doaz eta faxismoa italiar herriaren norabidea zuzentzera dator. Indar berria da, garai berrien adierazlea. Konfiantza harro hori ariman daramagu, gure bihotzaren taupadak neurtzen dituela sentitzen dugu eta badakigu faxismoaren alde lanean ari direla Italiako gazterik osasuntsuenak, ederrenak, sutsuenak (...).''
 
''Laster Italiako faxismo kontzeptuak pentsamendu bakarrean batuko dira. Izan ere, honako hau da gure formula erregimen politiko berria sortzeko: "Dena Estatuan, dena Estatuaren asde, ezer ez Estatutik kanpo." Gainera, politikarako bakarrik ezin utzizkoak bizitzara ekarriaz, (...) belaunaldi berria sortuko dugu. Bakoitzak zeregin jakin bat izango du. Batzuetan erakargarri egiten zait (...) klaseak eratzea: hiltzeko prest dagoen gudari klasea, epaile zuzen eta langile klasea, gobernadore indartsu eta zorrotz klasea, esplotatzaile buruargi eta ausart klasea, industri kapitain harroen klasea. Horrela, kategoria handiak sortu, inperio handiak eratzeko ezinbestekoak.''
 
Benito Mussolini: ''"El fascismo expuesto por Mussolini"''. Madrid, 1934.
|}
 
[[Etiopia]] eta [[Albania]] inbaditu zituen, eta [[Espainiako Gerra Zibila|Espainiako Gerra Zibilean]] [[Francisco Franco|Francori]] laguntza eman zion. [[1940]]an, [[Bigarren Mundu Gerra]]n, [[Adolf Hitler|Hitlerren]] alde jarri zen. Gerran Italiak izan zituen hondamendi militarren ondorioz, Kontseilu Faxista Nagusiak atxilotu egin zuen [[1943]]an. [[Schutzstaffel|SSetako]] komando batek askatu ondoren, Italiako iparraldean [[Italiako Errepublika Soziala|Saloko Errepublika]] faxista aldarrikatu zuen, eta zapalkuntza latza bideratu zuen. Aliatuak Italian barrena aurreraka zihoazela eta, alemaniarren babesa galdu zuenean, [[Suitza]]ra ihes egin nahi izan zuen, baina Italiako erresistentziako talde batek atxilotu eta, [[Clara Petacci]] neskalagunarekin batera, fusilatu zuen.