Alan García Pérez: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
Artegia (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Alan García Pérez''' ([[Lima]], [[1949]]ko [[maiatzaren 23]]a - [[ibidem]], [[2019]]ko [[apirilaren 17]]a) [[Peru]]ko politikaria eta legegizona izan zen. Limako San Marcos Unibertsitatean zuzenbide-ikasketak egin zituen eta Madrilgo Unibertsitate Complutensean doktoregoa lortu. Sorbonan eta Parisko Latinoamerikako Goi Ikasketen Institutuan osatu zituen ikasketak. 1978. urtean, Perura itzuli zen, Herritarren Batasun Iraultzaile Amerikarraren ([[APRA]]) sortzaile [[Víctor Raúl Haya de la Torre]]k hala eskatuta, eta politika-lanetan murgildu zen buru-belarri. Diputatu aukeratu zuten 1980an, eta batzar konstituziogileko kidea izan zen. 1982. urtean APRA alderdiko idazkari orokor izendatu zuten, eta 1984an lehendakaritzarako hauteskundeetarako hautagai izendatu. 1985eko hauteskundeak irabazi eta lehendakari-kargua eskuratu zuen (1985-1990).
 
Bere agintaldian, Latinoamerikaren batasunaren alde lan egin zuen, eta hasieran [[Nazioarteko Diru Funtsa]]ren asmoei aurre egiten ahalegindu zen. Dena dela, agintaldiak aurrera egin ahala, haserrea nagusitzen joan zen hainbat sektoretan, nazionalizazio-politika bideratu zuelako; militarrek indar gehiago nahi zuten, [[Peruko Alderdi Komunista]]ren gerrilla-taldeari aurre egiteko neurri gogorragoak eskatzen zituzten eta, azkenik, APRA alderdiko agintaritzatik aldendu zuten, alderdiko krisi baten ondorioz. Presio asko jaso zituen, eta azkenik, Nazioarteko Diru Funtsaren eta Munduko Bankuaren laguntza eskatu behar izan zuen. 1990ean [[Alberto Fujimori]]k hartu zuen Peruko lehendakari kargua, eta 1992an estatu-kolpea egin zuenez gero, Kolonbian eta Frantzian bizi izan zen Alan García.