Euzko Alderdi Jeltzalea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
78. lerroa:
=== Zatiketa eta Eusko Alkartasunaren sorrera ===
 
[[1985]]. urtean Euskadiko Autonomia Erkidegoko administrazio antolamenduari buruzko eztabaida batek zatiketa ekarri zuen berriro ere Euzko Alderdi Jeltzalera. Lurralde Historikoen Legearen prestakuntzan, talde bat lurralde bakoitzeko aldundiari eta erakundeari aginpide handia ematearen alde zegoen eta beste batek sortu berria zen eusko jaurlaritza gehiago indartzearen premia azpimarratu zuen. Lehenak nagusitu ziren, eta aitzakia horretan, Karlos Garaikoetxea agintetik kendu eta [[Jose Antonio Ardanza]] jarri zuten lehendakari (1985eko abendua). Garaikoetxeak eta bere jarraitzaileek alderdia utzi eta beste bat antolatu zuten ''([[Eusko Alkartasuna]])''. Eusko Alderdi Jeltzalea alderdi nagusia da Euskadiko Autonomia Erkidegoan. Erabateko nagusitasuna du Bizkaian, indartsu dago Araban eta kontuan hartzekoa da Gipuzkoan. Nafarroan, ordea, eta gerra aurrean ez bezala, ez du indar handirik. Euzko Alderdi Jeltzalea Ipar Euskal Herrira hedatzen da, halaber, baina ez du oraingoz indarrik. Euzko Alderdi Jeltzalea gobernu alderdia da gaur egun Euskadiko Autonomia Erkidegoan, Espainiako P.S.O.E. alderdiarekin batera.
 
1985eko krisialdiaren ondoren urte hartan utzi zuen EAEko lehendakari kargua EAJko Carlos Garaikoetxeak eta handik urte batera aurkeztu zuen Eusko Alkartasuna, berak eragindako alderdia Euskal Autonomia Erkidegoko alderdi nagusi jarraitu du Euzko Alderdi Jeltzaleak. Nafarroan, hala ere, eragin handiagoa izan zuen zatiketak eta hainbat urtez ia desagertuta egon zen EAJ Foru Erkidegoan. Azken hamarraldi honetan, bestalde, leunduz joan dira EAJren eta EAren hasierako tirabirak, eta lankidetza izan da nagusi azken urteotan bi alderdi abertzaleon artean, bai erakundeetan, bai jarduera politiko orokorrean.
 
[[Xabier Arzallus]]en iritzian, EAJ eta EAren arteko banaketa izan zen politikoki beretzat garairik gogorrenak. Izan ere, bera zen EAJko alderdiko burua garai harietan eta herri askotan, alderdikide ohiak, familiak eta auzokide asko ezinikusi eta gorrotoarekin bizi izan zituzten banaketaren ondorioak hilabete eta urte luzeetan.
 
=== Ardanza lehendakari ===