Gottfried Wilhelm Leibniz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
99. lerroa:
Leibnizek Jainkoari esleitu zizkion ezaugarrien artean hauek topatzen ditugu: ahalguztiduntasuna, nonahikotasuna, ontasun gorena, harmonia. Azken hau da berari interesatzen zaiona, Jainkoa baita monaden arteko harmonia bermatzen duena, ez bakarrik haien antzemateak, baizik eta haien ekintzen harmonia ere. Horrela, Leibnizen Jainkoak ez ditu soilik gizakiak elkar-lotzen, monada guztiak baizik.
 
Izaki honen existentzia “[[Arrazoi nahikoaren printzipioaren|arrazoi nahikoaren printzipioarenprintzipio]]aren” bidez azaldu zuen Leibnizek. Izan ere, printzipio honek “gertaera egiak” determinatzen ditu, banakoari gerta dakiokeena kausalki lotuz. Honek esan nahi duena da, gertaera bakoitza kausa edo kausen multzoen ondorioa dela, eta beraz, ''a priori'' ezagugarria dela. Printzipio honek nozio baten predikatuak barnebiltzen dituen heinean, logikoki adierazgarria zela baieztatu zuen Leibnizek: “predikatua subjektuan barnebilduta dago” formularen bidez. Printzipio filosofiko hauek ez dira unibertsalki egiazkoak, Lehen Egiak baizik: beste egiak oinarritzen diren egi nagusiak dira. Jainkoa da guztia intuitiboki ezagutzen duena, hau da modu argi eta egokian, eta ondorioz, banako bakoitzari gertatuko zaiona ere.
 
Bestalde, Jainkoari ahalmen sortzailea esleitu zion Leibnizek. Ahalmen sortzailea lotzen zaie substantzia indibidualei, elkarren arteko independenteak diren baina Jainkoarengandik menpekoak direnak. Jainkoarekiko dependentzia hau zuzenekoa den heinean, substantzia indibidual bakoitzak unibertsoa adierazten du, bere modura. Substantzia bakoitza Jainkoaren edo [[Unibertsoa]]ren ispilu antzekoa den arren, unibertsoaren adierazpenaren egokitasuna, bere arima eta Jainkoaren arteko harreman substantzialaren argitasunaren araberakoa da. Hori dela eta, naturaren ezagueran sakontzea, eta zehazki, jakintza zientifiko eta naturaren eraldaketa teknikoan, banakoa-Jainkoa harremana argitu eta fintzeko bidea da. Ezagutza zientifikoa hobetzea, Leibnizen aburuz erritual erlijiosoa da.