Eritrea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
51. lerroa:
Lau alderdi bereiz daitezke Eritrean: [[Itsaso Gorri]]ko kostalde zelaia, erdialde-hegoaldeko goi-ordokia, iparraldeko eta erdialde-mendebaldeko mendiak, eta mendebaldeko ordoki zabalak.
 
Itsaso Gorriaren ertzak 1.000 kilometro baino gehiago ditu (itsasoaren izenetik dator herrialdearen izena; greko latinizatuan, ''erythraea'' "gorria" da). Lur-zerrenda estu bat da, oso euri gutxi izaten da, eta oso-oso beroa da. [[Danakil sakongunea]], hego-ekialdean, itsas maila baino beherago dago, eta munduko tenperatura beroenetakoak izaten ditu. Kostaldetik mendebaldera lurraldeak gora egiten du bat-batean, eta 1.830 - 2.440 metro bitarteko goi-ordoki bat eratzen du. Kostan baino askoz euri gehiago egiten du han. Iparraldeko eta mendebaldeko mendiek 760-1.370 metroko garaiera dute, eta goi-ordokiak baino euri gutxiago hartzen dute. Ordoki zabalak daude [[Baraka]] ibaiaren mendebaldean eta Setit-en iparraldean.
 
Punturik gorena [[Soira]] da (3.018 metro), herrialdearen erdialdean. Beherena, [[Afarreko sakonunea]] (−75 metro), hego-ekialdean dago, Etiopiako mugaren ondoan<ref name="cia"/>.