Disk jockey: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Zuzenketa txikiak eta azpitituluak
No edit summary
1. lerroa:
{{wikitu}}
'''Disc-jockeya edo DJ'''-a jendaurrean musika jartzeaz arduratzen den musikaria da; musika hori berak sortutakoa edo beste musikari batena izan daiteke, editatua (hainbat abestiren nahasketa, hots bereziak sartuta) edo editatu gabea. Jarritako musika motaren arabera, gainera, DJ moten arteko sailkapen bat egiten da. Ofizio hau dutenen artean, esaterako, irrati DJ-ak dira ezagunenak, irratian egunero musika jartzea ogibide dutenak.
 
13 ⟶ 12 lerroa:
 
== Ezaugarri teknikoak ==
Ekipoari eta teknikari dagokionez, lehenik eta behin, grabatutako abesti edo soinuak ''DJ-''aren formaturik gustukoenean grabatuko dira (binilozko diskoa, disko trinkoa, fitxategi digitalak...). Grabatzerakoan, gainera, soinuaren sistema igorlea eta anplifikatzailea beharko dituzte. Halaber, soinua erreproduzitzen duten bi gailuen konbinazioa edo alternantzia modurik egokian aurrera eraman beharra dago, sortutako produktua jarraia izan dadin, hau da, inolako saltorik gabea. Horretarako, oso baliagarria izaten da sekuentziatzaile bikoitza, bi soinu ondo nahastea eta uztartzea ahalbidetzen duena; nahasketak egin nahi direnean, bi edo lau kanaleko mahai berezia erabiltzen dute. Abesti batetik besterako aldaketa zuzenean egin badaiteke ere, ''crossfader'' izeneko aparatua ere erabil daiteke kantu batetik beste modu lasaian igaro ahal izateko. Aurikularrak ere garrantzizko erremintak dira ''disc-jockey'' batentzat, disko bat erreproduzitzen duen bitartean, beste bat entzun ahal izateko. Aukerako baliabide bat ere bada erreminten artean, mikrofonoa, hain zuzen ere, kantuak zuzenean abesteko, azalpenak emateko edo publikoa animatzeko balio dezakeena.{{zirriborro}}
 
[[Kategoria:DJak]]]]
[[Kategoria:Hip hop]]
[[Kategoria:Musika]]