Tabakalera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
41. lerroa:
| webgunea = http://www.tabakalera.eu/
}}
'''Tabakalera''' [[Gipuzkoa]]ko [[Donostia]] hiriburuan dagoen kultura garaikidearen nazioarteko gunea da. [[1913]]-[[2003]] artean [[tabako]] fabrika bat izan zen.
 
== Izena ==
Tabako lantegia kudeatzen zuen enpresa espainiarrak ''Tabacalera'' izena zuen, eta hedaduraz, eraikinak berak hartu zuen enpresan izena ere.
Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Guneak berak ''Tabakalera'' esaten dio etxeari, K letrarekin, argitaratzen dituen idatzietan eta interneteko domeinuan (''http://www.tabakalera.eu tabakalera.eu'').
 
Eraikinean etxea duen kultur instituzioari ''Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa'' deritzo, KGNZ. Gaztelaniaz, ''Centro Internacional de Cultura Contemporánea de San Sebastián'' esaten zaio eta ''CICC'' [[sigla]]k erabiltzen ditu erakunde horrek.
 
== Kokalekua ==
[[Egia (Donostia)|Egia]] auzoan dago, [[Mandasko Dukearen pasealekua]] amaitu eta [[Mundaizko kalea]] hasten den lekuan, [[Atotxako dorrea]] eta [[Kristinaenea]] parkearen artean. Eraikinaren atzealdea [[Iparraldeko geltokia (Donostia)|Iparraldeko geltokia eta trenbidera]] eta [[Donostiako autobus geltokia]] eta [[Urumea]] ibaiaren inguruko pasealekura begira dago.
 
== Historia ==
63. lerroa:
Tabakalera kultura garaikideari eskainitako espazioa da. Jarduera programa zabala eskaintzen du eta, aldi berean, [https://www.tabakalera.eu/eu/sortzaileen-gunea ekoizpen zentroa] ere bada. Sorkuntza, ikuspuntu kritikoa lantzen duen hezkuntza programa eta erakusketak uztartzen ditu Tabakalerak.
 
Hainbat erakunde eta proiektuk dute egoitza Tabakalera eraikinean. [[Donostia Zinemaldia]], [[Kutxa|Kutxa Fundazioa]], [[Etxepare Euskal Institutua|Etxepare Institutua]], Zineuskadi... Horiez gain, ekimen txiki pribatuak ere badira bertan.
 
Proiektua garatu bitartean eta eraikina eraberritzkeko lanak egin bitartean Tabakalerak erakusketak, zikloak, eztabaidak... antolatu zituen hainbat eragilerekin elkarlanean.
 
[[2007]] urtean hasi zen Tabakalera bere programa garatzen. Urte horretan antolatu ziren, besteak beste, ''Free Electrons'' bideo arte-lanen erakusketa eta ''Summer'' [[Julian Schnabel]] margolariaren erakusketa handia.
 
[[2008]]an DAROS bildumako lanak erakutsi zituzten ''Ez da neutrala'' erakusketan eta Tabako fabrikaren historia gogoratu zuten ''Egiatik'' proiektuarekin.
 
[[2009]]an, ''Look Again'' bideoartea oinarri duen erakusketa eta eraikina berritzeko aurkeztutako lanak ikusgai ipini dituen erakusketa izan dira ikusgai. Gainera, [[Clermont-Ferrand]] film laburren nazioarteko jaialdiarekin elkarlanean LABO saila proiektatu zen Donostian bigarren urtez.
 
[[2010]]ean hasi ziren eraikina eginkizun berrietara moldatzeko lanak.
 
[[2015]]eko [[irailaren 11]]n ireki zituen ateak Tabakalera berrituak, kultura garaikidearen nazioarteko gune bilakatuta.
 
[[Fitxategi:Plaza_copia.jpg|thumb|350px|centererdian|Tabakalera 2015eko irailean, zaharberritzearen ondoren]]