Stephen Jay Gould: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
'''Stephen Jay Gould''' ([[New York]], [[1941]]eko [[irailaren 10]]a - [[2002]]ko [[maiatzaren 20]]a), [[paleontologia|paleontologo]] [[Ameriketako Estatu Batuak|estatubatuarra]], [[XX. mendea|XX. mendeko]] zientzia-dibulgatzaile handienetarikoa eta [[Niles Eldredge]]rekin batera [[oreka puntuatuaren teoria]]ren egilea.
 
Paleontologoa ez ezik, [[geologo]]a eta [[zientziaren filosofia|zientziaren filosofofilosofoa]]a zen, eta [[espezie]]en bilakaera eta [[determinismo biologiko]]aren gezurrak jendarteratzeko liburu askoren egilea izan zen. [[Antioch College]]n gradua lortu ondoren (1963), [[Columbia Unibertsitatea|Columbiako Unibertsitatean]] paleontologiako doktoregoa atera zuen (1967). [[Harvard Unibertsitatea]]n eskolak eman zituen [[1967]]. urtetik aurrera. [[1972]]an, [[American Museum of Natural History]]ko Niles Eldridgerekin batera, oreka puntuatuaren teoria eboluzionista ''([[puntualismo]]a) ''adierazi zuen (Darwinen teorien berrikuste bat), fosilen artean trantsizio-forma gutxi aurkitzen direlako gertaeratik abiatuta. Teoria gradualistan ez bezala, zeinaren arabera espezieak mailaz maila bilakatzen baitira denbora-bitarte luzetan, oreka puntuatuaren teoriaren arabera, espezie berrien sorreran gertatzen diren aldaketak azkar gertatzen dira, eta egonkortasun-aldi luzeak izaten dira gero. Goulden arabera, talde txiki bakartu samar batean, oso aldaketa azkarrak gertatzen dira ehunka urteko epean, baina gero egonkortu egiten dira, eta milioika urteetan ez da batere aldaketarik gertatzen. Gould oso ezaguna egin zen, bai teoria horregatik bai argitaratu zituen lan zientifiko eztabaidagarriengatik, batez ere ''Natural History ''aldizkarian hilero idazten zuen ''This View of Life (Bizitzaren ikuspegi hau)'' zutabearengatik.
 
== Biografia ==
 
Stephen Jay Gould [[Bayside]]n jaio zen, [[New York]]eko [[Queens]]eko auzo lasai batean. Bere aita, Leonard, [[takigrafo]] bezala lan egiten zuen epaitegietan eta bere ama artista zen. Gouldek, bost urte zeuzkanean, bere aitak eraman zuen Amerikako Historia Natural museora non ikusi zuen bere lehenengo ''[[Tyrannosaurus rex]]''. Berak ez zekien horrelako espezieak egon zirela. Horregatik momentu horretan erabaki zuen [[paleontologo]] izango zela.
11. lerroa:
Hazi zen [[judu]] etxe batean baina berak ez zuen erlijiorik praktikatzen. [[Agnostiko]]tzat zuen bere burua.
 
1960 hamarkada. Gouldek [[AEB]]ko [[Giza eskubideak|Eskubide zibilzibilen]]en aldeko mugimenduan parte hartu zuen. Sarritan parte hartu zuen justizia sozialaren aldeko kanpainetan. Berak antolatu zituen manifestazioak dantza-areto baten aurka, bertan ez zituztelako pertsona beltzak onartzen. Gouldek segitu zuen manifestazio hauek antolatzen, dantza-aretoan politika hori aldatu zuten arte. Bere idazlanetan salatu zituen bere garaiko gizarteko zapalketa batzuk, arrazismoa eta sexismoa.
 
Gould bi aldiz ezkondu zen. Bere lehengo ezkontza 1965ean izan zen Deborah Lee-rekin. Berarekin bi ume eduki zituen: Jesse eta Ethan. Bere bigarren ezkontza 1995ean izan zen, Rhonda Roland Sheare-rekin.