Sozialista Herrikoiak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Kategoria bat zehaztu: Errusiako Iraultzako alderdi politikoak
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Alexey Vasilyevich Peshekhonov.jpg|[[Aleksei Pexekhonov]], alderdiaren buruzagietako bat.|thumb|righteskuinera]]
'''Alderdi Sozialista Herrikoia''' (''Narodno-Sotsialisticheskaya Partiya'' edo '''NS''') edo [[1906]]an [[Alderdi Eserista]]ren [[eskuin]]eko banaketa batetatik sortu zen alderdia izan zen. Bere jarraitzaileei '''enesistak''' deitzen zitzaien<ref name=''aa''>[http://k17.eus/2017/05/16/enesistak-sozialista-herrikoiak/ Enesistak (sozialista-herrikoiak)], ''[http://k17.eus/ K17]'', 2017-05-16. CC0 Domeinu Publikoa</ref>.
 
== Ideologia politikoa ==
Enesistak, eseristen gisan, [[errusiar]] nekazal [[sozialismo]]aren aldekoak ziren, tradizio populistatik zetorren alderdi bat zen; hala ere, eseristekiko bi ezberdintasun zuten: alde batetik ez zuten eseristek defendatzen zuten [[atentatu]]en bidezko politika babesten eta legalismoaren aldeko apustua egin zuten; eta bigarrenik [[monarkia]]ren uzkailtzea ez zuten ardatz bezala hartzen, enesisten ustez, euren programa [[monarkia konstituzional]] batean betetzea ere posible zen<ref name=''aa''></ref>.
 
== Historia ==
Enesistek ez zuten sekula ere eseristek izan zuten babesa eta eragina izan. [[1914]]an hasi zen Lehen Mundu Gerra babestu zuten, eta [[1917]]ko [[Otsaileko iraultza]]ren ostean [[Errusiako Behin-behineko Gobernua]] baita. Guda Zibilean [[Armada Zuria]]ren alde egin zuten<ref name=''aa''></ref>.
 
== Taldekideak ==
Beren buruzagirik garrantzitsuenak [[Aleksei Pexekhonov]] (Behin-Behineko Gobernuan Elikadura ministro izan zena), [[Aleksandr Zarudni]] (Behin-behineko Gobernuan Justizia ministro) eta [[Nikolai Txaikovski]] (militante sozialista beteranoa, [[San Petersburgo]]ko lehen zirkulu sozialistaren fundatzailea, baina Guda Zibilean [[Arkhangelsk]] hirian [[britainiar]]ren peko gobernu zuri baten burua izandakoa) izan ziren<ref name=''aa''></ref>.
 
== Erreferentziak ==