Saxoniako Hauteslerria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
35. lerroa:
 
== Historia ==
[[1296]]an [[Saxoniako Dukerria]] desegin zen, [[Saxonia-Lauenburgeko dukerria|Lauenburg]] eta [[Saxonia-Wittenbergeko dukerria|Wittenbergeko]] etxeak betiko bereizi zirelarik. [[1356]]an [[Karlos IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Karlos IV.a]] [[Germaniako Erromatar Inperio Santu|enperadoreak]] hautesle izateko eskubidea eman zion Wittenbergeko etxeari.
 
[[1422]]an ondorengorik gabe geratu zen Wittenbergeko etxea eta [[Frederiko I.a Saxoniakoa|Frederiko I.a Wettingoaren]] eskuetara igaro zen dukerria. Saxonia izena Wettin etxearen lurraldeetara igaro zen (Leipzig-Osterland, [[Lusazia]], [[Turingia]]). [[1485]]ean, bi lerrotan banatu zen Wettin etxea: Albertarrak (ekialdeko lurrak) eta Ernestoarrak ([[Ernestoar Dukerriak|mendebaldeko lurrak]]).
 
[[XVI. mende]]an Albertarrek eskuratu zuten hautesle titulua eta, [[Erreforma protestante]]arekin bat egin ondoren, lurrak kendu zizkieten Ernestotarrei Turingian eta [[Wittenberg]]en. [[Leipzig]] egin zuten hiriburu. [[Joan Jurgi I.a Saxonia-Eisenachekoa]]k gidatu zituen alemaniar protestanteak [[Hogeita Hamar Urteko Gerra]]n ([[1618]]-[[1648]]).
 
Ordutik aurrera, ordea, Brandenburg-Prusiako etxea hasi zen Alemanian nagusitzen, eta Polonian jarri zituen begiak Saxoniako etxeak. [[1697]]an Poloniako errege egin zuten [[Augusto II.a Poloniakoa|Frederiko Augusto I.a]], eta etxe haren esku egon zen erreinua [[1768]] arte. [[1806]]an konkistan hartu zuen Saxonia [[Napoleon]]ek;
[[Jenako gudua]]ren ostean, [[Frederico Augusto I.a Saxoniakoa|Frederiko Augusto III.aak]]k bakea sinatu zuen Napoleonekin eta honek, ordainetan, Saxoniako errege izendatu zuen.
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2015/07/04}}
 
[[Kategoria:Germaniako Erromatar Inperio Santuko estatuak]]
[[Kategoria:Alemaniako historia]]