Santiago Cervera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Santiago Cervera Soto''' ([[Iruñea]], [[Nafarroa Garaia|Nafarroa]], [[1965]]eko [[martxoaren 27]]a) [[PP|Espainiako Alderdi Popularreko]] politikari nafarra da.
 
[[Unión del Pueblo Navarro|UPN]] alderdian zegoela, [[1995]]ean [[Iruñea|Iruñeko]] alkategaia izan zen. [[Nafarroa Garaia|Nafarroako]] Osasun kontseilaria izan eta gero, [[2003]]an politika utzi zuen. Politikatik kanpo Espainiako Zentro Kardiobaskularreko zuzendaria izan zen. [[2007]]an egun berean ospatu ziren [[Nafarroa Garaia|Nafarroako]] eta [[Espainia]]ko hauteskundeetan, [[Unión del Pueblo Navarro|UPN]] nagusitu zela, [[Miguel Sanz]] presidenteak [[Espainiako Diputatuen Kongresua|Espainiako Kongresuan]] diputatu izateko eskatu zion eta onartu zuen. [[2008]]an [[Espainia]]ko aurrekontu orokorren bozketan [[Unión del Pueblo Navarro|UPNk]] izan zuen jarrera dela-eta dimisioa aurkeztu eta [[Nafarroako Alderdi Popularra]]ren sorreran parte hartu zuen.
 
[[Nafarroako Alderdi Popularra|Nafarroako PPko]] presidentea izan zen, harik eta [[2012]]ko [[abenduaren 10]]ean hala espainiar kongresuko diputatu nola alderdikide izateari utzi zion arte, bezperan [[Guardia Zibila|Guardia Zibilak]]k atxilo hartu baitzuen gertaera ''rokanbolear'' baten kariaz. Izan ere, [[Nafarroako Kutxa]]ko presidente [[Jose Antonio Asiain]]ek egindako salaketaren arabera, Santiago Cerverak sinatu gabeko mezua igorri zion 25.000 € eskatuz, harentzat informazio konprometigarria isilean gordetzearen truke. Guardia Zibilak zelatan jarri eta Cervera harrapatu zuen agindutako tokian bertan. Cerverak bere errugabetasuna mantendu zuen epailearen aurrean deklaratu eta gero ere.
 
{{bizialdia|1965eko||Cervera, Santiago}}
 
[[Kategoria:Nafarroako Gobernuko sailburuak]]
[[Kategoria:Nafarroa Garaiko politikariak‎politikariak]]
[[Kategoria:Nafarroako Alderdi Popularreko politikariak]]
[[Kategoria:Iruindarrak]]