Protagoras: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t +barne lotura
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
2. lerroa:
== Bizitza ==
 
Iturri gehienen arabera<sup>2</sup>, Protagoras Abderan jaio zen. Oso litekeena da, bestaldetik, bere ''acmé'' edo loraldi-urtea<sup>3</sup> (''acmé)'' 84. Olinpiadan (K.a. 444 eta 441 urteak) gertatzea eta, ondorioz, bere jaiotzeguna K.a. 485 inguruan. [[Platon]]<nowiki/>en ''Protagoras'' elkarrizketa eta ''Teeteto'' izeneko lana, non Platonek begi onez ikusi eta errespetatzen duela ikus daitekeen, [[Diogenes Laerzio]]ren ''[[Filosofoen bizitzak]]'' bilduma (bilduma honetako sofista bakarra da, gainera) eta Sexto Enpirikok idatzitakoa dira iturri bakarrak, baina Platonen idazkiek kasu honetan fikzioa ere jasotzen dutela uste da eta Diogenes Laerzio eta Sexto Enpirikoren informazioak mende batzuk geroago jasoak izan ziren.
 
[[Demokrito]]aren dizipulu izan omen zen, Filolastrok Persiako magoekin harreman izan zuela baieztatzen duen arren. [[Erretorika]]ren sortzaile bat izan zen, baita irakaskuntza profesionalarena ere. Platonen arabera, Protagorasek diru-mordoa irabazi omen zuela.
 
Atenasen egon zen bi denboralditan. [[Sokrates]]en garaikidea izan zen eta [[Perikles]] izan zuen lagun eta babesle. Hiriko beste ahaltsu zenbaiten aholkulari ere izan zen, Kaliasena esaterako. Periklesek sortu berria zen Turi hiriko konstituzioa osatzeko eskatu zion K. a. 444. urtean. Lehendabizikoz, derrigorrezko eta irakaskuntza publikoa ezarri zuen. Periklesen heriotzaren ondoren hasi ziren arazoak Protagorasentzat. Laerziok dio arazoak [[Euripides]]en etxean hasi zirela ''Jainkoez'' bere entsegua irakurri zuenean [[agnostizismo]a aldarrikatuz. Honez geroztik, fedegabetasunaz izan zen akusatua eta bere lanak erretzea agindu zuten, epaiketa egon zenetz argi ez den arren.
 
Heriotza zigorra ekiditeko edo erbeste agindua betetzeko, Protagoras [[Sizilia]]rantz ontziratu zen. Bidetik itsasontzia hondatu eta Protagoras itota hil zen, 90 urte zituelarik.
16. lerroa:
{{Esaera2|''Gizakia gauza guztien neurria da, direnak diren neurrian eta ez direnak ez diren neurrian.''|Platon, ''Teeteto'', 152a}}
 
Esaldia, [[Sexto Enpiriko]]aren arabera, Protagorasen galdutako ''Diskurtso suntsitzaileak obran agertzen zen eta ''trankripzioz transkipzio'' ''heldu zaigu guri. Besteak beste, Diogenes Laerziok, Platonek eta [[Aristoteles]]ek esaldia egozten diote Protagorasi. Esaldia era anitzetara interpretatu bada ere, badirudi, errealitateari buruz zuen sentsazio-ikuspegiaz, pertsona (edo komunitate) bakoitzaren baieztapenak egiazkoak direla pentsatzen zuela, ezberdinak eta kontraesankorrak izan arren ("''Zenbait buru, hainbat aburu''"). Bakoitzak (edo komunitateak) bere iritziak ditu eta ez dago iritzi bat baino egiazkoagorik, denak baliokideak baitira. Ez dago, beraz, unibertsala den printzipio etiko, estetiko edo politikorik.
 
''Homo mensura-ko'' printzipioa bere testuinguru historikoan jartzeko gogoratu behar da K.a.ko V. mendeko eztabaida ''[[physis]]'' edo naturari eta ''[[Nomos]]'' edo hitzarmenari buruz polis sisteman. Tradizionalki, legeek, balioek eta ohiturek mitoetan zeuzkaten jatorri eta oinarri. Baina, pixkanaka, intelektual ilustratuek, Sofistek batez ere, plazaratutako eztabaidan ideia berri bat defendatuko dute: akordioak (''nomoi'') baino ez direla, jainkozko izaerarik gabe. Hau da, legeak, balioak eta ohiturak konbentzioak dira gizarte (edo kultura) batekiko erlatibo eta aldakorrak. Erlatibismo etikoarekin bat eginez, Protagorasek [[eszeptizismo]] epistemologikoa aldarrikatzen du.
 
Eszeptizismo epistemologiko printzipioen arabera gizakia ez da gauza egia esateko, ez eta errealitatea ezagutzeko. Saiatu arren ezinezkoa du errealitatea ezagutzea. Horren adibideak [[Garai kosmologiko|aurreko filosofoak]] ditugu, asko saiatu arren ez ziren gauza izan ''physis'' izenekoaren ''arjea'' bilatzeko, iritzi arrunt ezberdinak eman baitzituzten.
 
Protagorasen [[agnostizismo]]a ere baieztatu da. Platonek jasotako bere ustezko hitzetan:
29. lerroa:
 
{{erreferentzia zerrenda}}
1. (Gaztelaniaz) J. A. López Pérez (1988): ''Historia de la literatura griega'', Madrid, Cátedra, 604. orrialdea.
 
2. [[Diogenes Laerzio]], IX 50; Filolastro, ''Vidas de los sofistas, ''I 10, 1.
37. lerroa:
4. Dioegenes Laerzio, IX, 51.
 
== Bibliografia ==
* Arrieta, A./Uribarri, I. (koor.)(2008) : Filosofiaren historia, Donostia, Elkar. ISBN 978-84-9783-403-2.
* Kirk, C.S./Raven, J.E. (1970): Los filósofos presocráticos, Madrid, Gredos.
* Reale, G./Antiseri, D. (1988): Historia del pensamiento filosófico y científico, Barcelona, Herder.
 
[[Kategoria:Sofistak]]
[[Kategoria:Saiakeragileak herrialdearen arabera]]