Popol Vuh: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
 
== Liburuaren historia ==
''Popol Vuh'' liburuaren jatorrizko edizioa ez da ezagutzen. Horregatik, ikerlari batzuek, esaterako Delia Goetzek, pentsatu dute lehenengo liburua jeroglifikoez margotutako lana izango zela, ezagutzen diren [[maia kodex|maia kodexen]]en moduan. Liburu horren bidez apaizek herriari haien arrazaren historia eta erlijoaren misterioak erakutsi zizkioten. Baina hau hipotesi bat besterik ez da.
Francisco Ximénezek, liburua aurkitu zuen fraideak, informazio hau eman zuen: lehenengo bertsioa kiche hizkuntzaz idatzi zen horretarako [[latindar alfabetoa|alfabeto latindarra]] erabiliz; haren ustez [[XVI. mendea]]ren erdian idatziko zen. Data hori emateko liburuak berak ematen duen informazioa erabili zuen: [[Juan de Rojas]] eta [[Juan Cortés]] dira aipatzen diren azken errege kicheak.