Pierre Curie: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{biografia infotaula automatikoa}}
'''Pierre Curie''' ([[Paris]], [[1859]]ko [[maiatzaren 15]]a - ''[[ibidem]]'', [[1906]]ko [[apirilaren 19]]a), frantses fisikaria izan zen.
 
Aitzindari izan zen [[desintegrazio erradioaktibo|erradioaktibitatea]] aztertzen, eta [[piezoelektrizitate]]a aurkitu zuen 1880an, haren anaia [[Jacques Curie]]rekin batera. 1903ko Fisikako [[Nobel Sariak|Nobel saria]] eman zioten.
 
1880an, piezoelektrizitatea aurkitu zuen, zenbait kristal tentsio mekanikoen eraginpean jartzean beren barnean dipolo elektrikoak eta azalean karga elektrikoak agertzean datzan fenomenoa.
10. lerroa:
Doktoretza egiten ari zela, [[magnetismo]]a hartu zuen aztergai nagusi, [[ferromagnetismo]]a, [[paramagnetismo]]a eta [[diamagnetismo]]a, zehazki. [[Kuartzo piezoelektroniko]]aren propietateak ere anaiarekin batera deskribatu zituen, eta doitasun-balantza zehatz bat asmatu zuen fenomeno magnetikoak aztertzeko. Azterketa horien emaitza aipagarri bat tenperaturak paramagnetismoaren gainean duen efektua izan zen, gaur egun [[Curieren legea]] gisa ezagutzen dena. Horrez gainera, konturatu zen substantzia ferromagnetikoek izaera ferromagnetikoa galtzen dutela tenperatura jakin batetik gora; [[Curieren tenperatura]] deritzo horri.
 
1895ean, Marie Sklodowska fisikari poloniarrarekin ezkondu zen, gerora [[Marie Curie]] edo Madame Curie gisa ezagun egin zen zientzialariarekin. Handik aurrera, elkarrekin jardun zuten: erradioaktibitatea aztertu zuten, eta gogor lan egin zuten [[polonio]]a eta [[radio]]a isolatzeko.
 
Pierre eta Marie Curiek bi alaba izan zituzten: [[Irène Joliot-Curie]] eta [[Ève Curie]]. Lehenak gurasoek hasitako lanarekin segitu zuen, [[Frédéric Joliot-Curie]] senarrarekin batera. Kimikako Nobel saria eman zieten 1935ean. Ève Curie idazle- eta kazetari-lanetan aritu zen; ''Madame Curie'' amaren biografia idatzi zuen, besteak beste.
26. lerroa:
 
{{Bizialdia|1859ko|1906ko|Curie, Pierre}}
 
[[Kategoria:Paristarrak]]
[[Kategoria:Frantziako fisikariak]]