Persona (filma): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
4. lerroa:
Suediar zuzendariaren film ausartenetakoa da, zinemagintzako [[Nouvelle Vague]] frantziar eta [[Free Cinema]] anglosaxoi mugimendu berritzaileen elementu abangoardista asko sartzen baiditu. [[Latin]]ezko ''Persona'' izenburuak jatorriz aktoreek antzeztokian janzten duten mozorroaren aipamena da.
 
Maiz inoizko film onenen zerrendetan sailkatua agertu ohi da, Bergmanen maisulantzat hartzen da.
 
== Argumentua ==
{{argumentua}}
Elisabet Vogler ([[Liv Ullmann]]) antzerkiko aktore ezaguna ''Elektra'' antzezlana antzezten ari dela ahotsik gabe geldituko da. Ospitalean sartu eta inongo gaixotasunik izan ez arren hitzik egin ezinik jarraitzen du. Bere mututasunetik ateratzeko, Alma ([[Bibi Andersson]]) erizainarekin batera udaldiak igarotzen dituen etxean bizitzen jarriko da.
 
Han bi emakumeen harremana ia sinbiosi batean bilakatuko da. Almak Elisabeten isiltasuna berak bizitako kontakizunekin ordezkatuko du, hauetan aktoreari bere barne-barneko sekretuak kontatuko dizkio. Elisabeten senarraren agerpenak ([[Gunnar Björnstrand]]) bi emakumeen artean ezarri den lotura estua gauzatuko du.
 
== Aktoreak ==
Pantailan minutu bat baino gehiago agertzen diren aktore bakarrak Bibi Andersson eta Liv Ullmann izan, Elisabet Voglerrek (Ullmannen pertsonaia) film osoan hamalau hitz bakarrik esaten ditu.
 
* [[Bibi Andersson]]: Alma, erizaina