Pedro Sánchez: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
176.86.84.83 (eztabaida) wikilariaren 6436128 berrikuspena desegin da (bandalismoa)
Etiketa: Desegin
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
2. lerroa:
'''Pedro Sánchez Pérez-Castejón''' ([[Madril]], [[1972]]ko [[otsailaren 29]]a), '''Pedro Sánchez''' bezala ezagunagoa, ekonomialari eta politiko espainiarra da, [[2018]]ko [[ekainaren 1]]etik aurrera [[Espainiako Gobernuko presidente]]<ref>{{Erreferentzia|abizena=Berria.eus|izenburua=Pedro Sanchez, Espainiako presidente|hizkuntza=eu-ES|url=https://www.berria.eus/albisteak/152779/pedro_sanchez_espainiako_presidente.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2018-06-01}}</ref>, [[Mariano Rajoy]] [[zentsura-mozio]] batekin kaleratu eta gero<ref>{{Erreferentzia|abizena=Berria.eus|izenburua=Kongresuak Espainiako presidentetzatik bota du Rajoy, zentsura mozio batekin|hizkuntza=eu-ES|url=https://www.berria.eus/albisteak/152776/kongresuak_espainiako_presidentetzatik_bota_du_rajoy_zentsura_mozio_batekin.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2018-06-01}}</ref>. [[Espainiako Langile Alderdi Sozialista|PSOEko]] Idazkari Nagusi izan zen [[2014]]ko [[uztailaren 13]]tik [[2016]]ko [[urriaren 1]]era arte, dimititu zuenean. [[2017]]ko [[maiatzaren 21]]ean ospatu ziren primariatan berriro ere hautatu zuten Idazkari Nagusi.
 
== Ibilde akademiko eta politikoa ==
Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna ([[Madrilgo Complutense Unibertsitatea]]) eta Ekonomia eta Enpresan doktorea ([[Camilo José Cela Unibertsitatea]]). Baditu eginak masterrak Ekonomia Politikoan eta Jendaurreko Lidergoan. Badaki ingelesez eta frantsesez. [[Nazio Batuen Erakundea|NBEko]] Nazioarteko Harremanetarako Departamenduan eta kabinetean aritutakoa, Bosnia berreraikitzeko prozesuan. PSOEn, [[Trinidad Jiménez]]en taldean egin zuen lan 2003an, eta [[José Blanco]]renean ere aritutakoa da. Solbes eta Narbona Ekonomia ministro gisa ordezkatzekotan egon izan da, baina atarian gelditu da beti. Ezkondua dago, eta bi alaba ditu. [[CB Estudiantes]] taldeko saskibaloi jokalaria izan zen 21 urterekin, eta talde horren zale amorratua da. Madrilgo [[Tetuán (Madril)|Tetuán]] auzoan jaio eta hazitakoa da, eta Chuecan bizi da egun<ref>http://www.berria.eus/paperekoa/1810/002/394233/2014-07-13/aukera_baten_zain.htm ''Berria'', 2014-07-14</ref>.
 
== 2014ko PSOEren primarioak ==
Pedro Sanchez izan zen PSOEko idazkari nagusi berria. Hala erabaki zuten alderdiko militanteek bozketa bidez. Parte-hartzea %66koa izan zen eta Sanchezek botoen ia erdia lortu zuen, [[Eduardo Madina]] eta [[Antonio Pérez Tapias]] gailenduz. Sanchez garaile atera zen EAEn bozken %50,19arekin. Madina bilbotarrak %34,60 lortu zuen eta Pérez Tapiasek %15,21. [[Nafarroa]]n, aldiz, [[Eduardo Madina]]k irabazi zuen, bozken %49,14arekin. Sanchezek %39,59 eta Pérez Tapiasek %11,27 lortu zuten<ref>http://www.argia.com/albistea/psoek-buruzagi-berria-du-pedro-sanchez ''Argia'', 2014-07-14</ref>.
 
2016an kargugabetu egin zuten, Rajoyren bigarren inbestidura ez ahalbidetzeagatik. Ezezkoari eutsi zion, eta diputatu akta utzi zuen. 2018an, duela hogei hilabete utzi zuen eserlekura itzuli zen, Rajoy boteretik kentzeko.<ref>{{erreferentzia|egunkaria=Berria|data=2018-06-02|izenburua=Aurpegirik gabeko gizona|url=https://www.berria.eus/paperekoa/1868/022/001/2018-06-02/aurpegirik_gabeko_gizona.htm}}</ref>
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
{{Espainiako gobernuburuak}}