Paris: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
59. lerroa:
 
=== Hidrografia ===
[[Fitxategi:Pont_des_Arts,_Paris.jpg|centererdian|upright=2.0|thumb|800px|Sena gauez: ''pont des Arts'' eta ''pont Neuf'']]
 
[[Sena]]k hiria zeharkatzen du arku bat eratuz, hego-ekialdetik sartuz eta hego-mendebaldetik irtenez. Hogeita hamar [[zubi]] baino gehiagok ahalbidetzen dute pasabidea, horien artean [[Pont Neuf]] ospetsua, hiriko zaharrena.
169. lerroa:
{{sakontzeko|Parisko historia}}
 
[[Fitxategi:Plan_de_Paris_Cahiers_de_g%C3%A9ographie_de_Saint-Cyr.jpg|thumb|350px|righteskuinera|Parisen mapa historikoa]]
''Parisii'' galiar herriak menperatzen zuen gaur egungo Parisko eremua [[Julio Zesar]]ren tropak Paris bisitatu zutenean. Uste da ''Parisii''k fundatu zutela hiria K. a. 250 eta 200 urteen bitartean, baina ezezaguna da hiriaren lehenengo kokapena.
 
178. lerroa:
XVI. mendearen amaiera eta XVII. mendearen hasiera bitartean, [[Henrike III.a Nafarroakoa|Henrike IV.ak]] lehenengo multzo arkitektonikoak eraikiarazi zituen, hala nola ''Place des Vosges''. Bere oinordekoa Luis XIII.ak harresia luzatu zuen eta [[Luis XIV.a Frantziakoa|Luis XIV.ak]] aipatutako harresia bota eta bere ordez bulebar handiak eraiki zituen. XVIII. mendearen amaieran [[Frantziako Iraultza]]k gogotsu jo zuen Frantzia osoa baina batez ere bere hiriburua, Paris;<ref>{{erreferentzia |url = http://www.victorianweb.org/history/hist7.html |izenburua = consulted 29 November 2008 |argitaletxea = Victorianweb.org |data = 2007|sartze-data = 2009}}</ref> eta bertan jazo ziren lehenengo mugimendu herrikoiak, [[Bastilla|Bastillako kartzelaren]] hartzea, esaterako.
 
[[Fitxategi:Prise_de_la_Bastille.jpg|thumb|350px|righteskuinera|''Bastilla'' kartzelaren hartzea]]
Horren ondoren, [[Napoleon Bonaparte]] jeneralak bere burua enperadore izendatu ostean, Paris bihurtu zuen Inperioko hiriburu.<ref>{{erreferentzia |url = http://napoleonistyka.atspace.com/Paris_1814.htm |izenburua = Battle of Paris 1814 |argitaletxea = Napoleonistyka.atspace.com |sartze-data = 2009}}</ref> [[Luis Filipe Frantziakoa|Luis Filiperen]] agintaldian, hiria inoiz baino lasterrago hazi zen. [[Napoleon III.a]]ren agintaldian hiriaren transformaziorik garrantzitsuena egin zen. Enperadoreak [[Georges Eugène Haussmann|Haussmann baroia]] bultzatu zuen, Paris orduko hiririk modernoena bihurtzeko. Hiri zaharra suntsitu eta bulebar handiak eta [[eraikin]] modernoak eraiki ziren, ''Garnier opera'' haien artean. Ur-hornikuntza berriak burutu ziren, baita beste lan publiko asko ere.<ref>Jones, Colin (2005) ''Paris: The Biography of a City'' (New York, NY: Penguin Viking), 318–319. orr.</ref> Paris, XIX. mendearen bigarren erdialdean, hainbat eta hainbat Nazioarteko Erakusketaren egoitza izan zen. Haien artean garrantzitsuena 1889koa da, iraultzaren lehenengo mendeurrena ospatzeko egina. Ekitaldi honetarako eraiki zen [[Eiffel dorrea|Eiffel Dorrea]]; hasiera batean, aldi baterako egin zuten, baina oraindik ere zutik dirau. XX. mendean [[Parisko metroa]]ren lanak hasi ziren.
 
324. lerroa:
* [[Hôtel des Invalides|Hôtel des Invalides.]]
* [[Luxenburgoko Jauregia|Luxemburgoko jauregia]].
* [[Grand Palais|Grand Palais.]]
* ''L'Opéra comique''.
* ''[[Chaillot jauregia|Palais de Chaillot]]''.
334. lerroa:
* [[Orsay museoa]].
* [[Rodin museoa|Rodiin museoa.]]
* [[Carnavalet museoa|Carnavalet museoa.]]
 
=== Kaleak eta plazak ===
352. lerroa:
* ''Place de la Bastille''.
* ''Place Charles-de-Gaulle'' (lehenago, ''Place de l'Étoile'' deitua): Erdian, [[Parisko Garaipen Arkua|Garaipen Arkua]] dago.
* ''[[Concorde plaza|Place de la '''Concorde''']]'': Bertan, Obelisko famatua dago.
* ''Place de Grève'' edo ''place de '''l'Hôtel-de-Ville'''''.
* ''Place du Parvis-'''Notre-Dame''''': Bertan dago Notre Dame katedrala.
365. lerroa:
 
* [[Parisko Unibertsitatea]] edo Sorbona (''La Sorbonne''), [[Latin auzoa]]n kokatua.
* Université de Marne-la-Vallée (Paristik kanpo)
* Université de Cergy-Pontoise (Paristik kanpo)
* Université d'Evry-Val d'Essonne (Paristik kanpo)
* Université de Versailles Saint-Quentin-En-Yvelines (Paristik kanpo)
 
=== Parkeak ===
 
* ''Parc de '''Belleville'''''.
* ''Parc de '''Bercy'''''.
* '''''Le [[bois de Boulogne]]'''''.
* ''Parc Georges '''Brassens'''''.
* ''Parc des '''Buttes-Chaumont'''''.
* ''Parc André '''Citroën'''''.
* ''Jardin du '''Luxembourg'''''.
* ''Champ-de-'''Mars''''' (7. arrond.): Eiffel Dorrea eta Eskola militarraren artean dago.
* ''Parc '''Monceau'''''.
* ''Parc '''Montsouris'''''.
* ''Jardin des '''Tuileries'''''.
* ''Parc de la '''Villette'''''.
* '''''Le [[bois de Vincennes]]'''''.
 
{{Gizateriaren ondarea Frantzian}}
 
[[Fitxategi:Paris Night.jpg|thumb|800px|centererdian|Parisko ikuspegia gauez eta [[Tour Montparnasse|Montparnasse Dorretik]] ikusita.]]
 
== Garraioa ==
396. lerroa:
[[Parisko metroa|Metroa]] da Parisko garraio sistema nagusia. 300 geltoki ditu (384 geraleku), 214&nbsp;km errailek elkartuak. 16 linea ditu, 1 zenbakitik 14ra, gehi 3bis eta 7bis, hasieran jatorrizko lineen adar bat baino ez baitziren. Geltokien arteko distantzia txikia dela-eta, lineak mantsoegiak dira [[aldiri]]etara hedatzeko, beste hiri batzuetan egin duten bezala. Horregatik, 1960ko hamarkadan [[RER]] sarea (''Réseau Express Régional'') sortu zen, urrutiko aldirietara iristeko. RER sareak bost linea ditu (A, B, C, D eta E), 257 geltoki eta 587&nbsp;km errail.
 
[[Fitxategi:Station Velib DSC 3497.JPG|thumb|leftezkerrera|[[Vélib']] geltokia [[Bastilla]] plazan.]]
Gainera, Parisen [[tranbia]] linea bat dago (T3), Pont de Garigliano eta Porte d'Ivry artean. Parisko inguruetan beste hiru linea ere badaude: T1 ([[Saint-Denis (Seine-Saint-Denis)|Saint-Denis]] eta [[Noisy-le-Sec]] artean), T2 ([[La Défense]] eta Porte de Versailles artean) eta T4 ([[Bondy]] eta [[Aulnay-sous-Bois]] artean).