Paradigma aldaketa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
'''Paradigmaren aldaketa''' (batzuetan ere '''zientzia iraultza''' deitua) teoria zientifiko nagusien barruan oinarrizko ideiak aldatu direla adierazten duen esapidea da, lehendabizikoz [[1962]]an [[Thomas Kuhn]]-ek ''The Structure of Scientific Revolutions'' (Zientzia iraultzen egitura) liburu ospetsuan erabilia. Kuhn-ek termino hau zientzia naturalen kasuetara mugatu zuen arren, denborak aurrera egin ahala gizarte zientzietara ere hedatu da.
 
Kuhn-en arabera, [[paradigma]] da "zientzalariek beraiek partekatzen dutena" (The Essential Tension, 1977). Baina paradigma ez da soilik indarrean dagoen teoria, baizik eta hura biltzen duen [[mundu]]aren ikusmolde osoa eta horregatik suertatzen diren ondorioak ere.
 
Beraz, betiere Kuhn-en ustetan, paradigmaren aldaketa, edo zientzia iraultza, gertatzen da zientzialariek akatsak topatzen dituztenean guztiek onetsitako zientzian, une horretarako aurrerapen zientifikoa ekarri duen paradigman alegia. Paradigma guztiek dauzkate akatsak, Kuhn-ek dioenez, baina hutsegite apaltzat eta onargarritzat hartzen dira, edo, besterik gabe, ez dira kontuan hartzen edo ez dira jorratzen.