Ordoki: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
2. lerroa:
 
[[Fitxategi:Arabakolautada.jpg|thumb|300px|[[Arabako lautada]], Gasteiz inguruko zabaldia.]]
[[FileFitxategi:Skånsk slätt.jpg|thumb|300px|[[Eskaniako konderria|Skåne]] probintziako ordokia, [[Suedia]]n.]]
'''Ordokia''', '''lautada''', '''ordeka''' edo '''zabaldia''' erliebe geografiko mota bat da, maldarik gabeko eta garaiera txikiko lur eremua, gehienbat [[ibar]]ren beheko aldea. Garaiera handia badu, [[goi-ordoki]] izena hartzen du. Erliebe mota egokienetakoa da [[nekazaritza]] eta [[abeltzaintza]] garatzeko.
 
8. lerroa:
 
== Ordoki motak ==
=== Alubioi ordokia ===
 
[[Alubioi]]zko ordokiak neurri askotakoak izaten dira: [[hektarea]] gutxi batzuk nahiz milaka kilometro koadro har ditzakete.
18. lerroa:
Alubioizko ordokietan [[nekazaritza intentsibo]]a egiten da maiz, eta biztanle askoko eremuak izaten dira gainera, ura eskura baitago eta lurra emankorra baita.
 
Dena den, nekazaritzarako egokiak izan arren, arazo larri bat ere badute honelako ordokiek: uholde arriskua. [[Dike]] artifizialen bidez lortzen da ibai ibilguaren maila igotzea, baina, hala ere, batzuetan urak gainezka egiten du. Ildo horretatik, aipatzekoa da nola, kontrolpeko gainezkatzeak egin izan direnean –adibidez, [[Egipto]]n–, uztak urritu egin direla, lurreko [[mea|mineralek]] ez baitute urteko [[lokatz]] metatzeez aberasterik izaten.
 
=== Berriki sortutako itsas ordokiak ===
 
[[Pleistozeno]]aren azken laurdenean [[plataforma kontinental|kontinenteen plataforma]] altxatu egin zen zenbait eremutan. Azaleratutako plataforma ia guztia uniformea zen erabat, tarteka sakongune txikiak ere agertu arren. Kontinenteen plataforma kanporatu ondoren, zabaldi laua bihurtu zen, baina bazituen, ordea, askorik sendotu gabeko [[arroka sedimentario|harri sedimentarioak]] ere: [[hareharri]] bigunak, [[arbel]]a eta [[kareharri]]a. Geruza horiek guztiak oso makurdura txikia dute itsasoarekiko.
28. lerroa:
Ordokiak zertxobait altxatu eta kanporatu ahala, ibaien mailaketa prozesuak aldaketak eragin ditu ordokien azalean. Ordoki zabal horietatik igarotzen diren ur lasterrek ez dute askotan drainatzerik izaten, desnibela oso txikia baita. Horrenbestez, [[zingira]] asko sortzen da. Zenbaitetan, ordea, toles txikiz osatutako goraguneak ere agertzen dira, eta ura erraz itsasoratzen da orduan, ordokiaren azaleko materiala hareatsua izaten baita. [[Ozeano Atlantikoa|Atlantikoaren]] eta [[Mexikoko golkoa|Mexikoko Golkoaren]] kostaldean ([[Ipar Amerika|Ipar Ameriketan]]) daude itsas ordoki sortu berriak.
 
=== Deltetako ordokiak ===
 
Alubioizko ordokiek ez bezala, [[Delta|deltetakoek]] itsasoan barneratzen diren [[ubide]] naturalak dauzkate, maila hidrostatikoa askoz ere garaiagoa da, eta ibaiertzak etengabe hedatzen dira. Oro har, alubioizko ordoki handiak dituzten ibaiek deltak ere handiak izaten dituzte, alubioizko ordokiak, pixkanaka-pixkanaka, delta bihurtzen baitira.
36. lerroa:
[[uholde|Urak gainezka]] egiteko arriskua egon arren, nekazariz osatutako biztanleria handia biltzen da maiz deltetan. Deltak hustubidez eratutako lubakiz eta hesi artifizialez beteak egon ohi dira gainera. [[Nilo]] ibaiaren delta da nekazaritza intentsiborako erabili zen lehenengoetakoa, [[Antzinako Egipto]]n jada. Ildo horretatik, aipagarria da [[Herbehereak|Herbehereen]] kasua: hain kokaleku geografiko berezia izanik, mendeetan zehar, lurra kendu behar izan diote itsasoari. Hesi bidezko sistema konplexuak erabiliz, ''[[polder]]'' derizten eremu itxiak sortu dituzte, alegia, lantzeko moduko lurrak.
=== Mendi oinetako ordokiak ===
 
Alubioizko mendi oinak lur garaien behealdean egoten dira, [[basamortuko klima|klima lehor]] edo [[klima erdi lehor|erdi lehorlehorreko]]reko eremuetan. Gainalde tolesduna dute: alubioizko konoak banan-banan elkarren gainka geratu direlarik, isurialde [[ganbil (argipena)|ganbilak]] eratu dira, eta horren emaitza dira azaleko toles txikiak. Azpialdean, ondorengo materialak daude: mendiaren oinaldean, ertz zorrotzeko [[legar]]rak; konoaren oinarrian, berriz, [[lokatz]] fina eta [[buztin]]a.
 
[[Kono]]ek ura xurgatu eta gordetzeko ahalmen handia dutenez gero, mendi oinetako zabaldiak oso egokiak dira nekazaritzarako.
48. lerroa:
Mendi oinetako ordokiak giza jardueretarako eremu garrantzitsuak ez ezik, kolonizazio guneak ere izan dira.
 
=== Aintzira ordokia ===
 
Erliebe mota lauenak dira, eta azalean ez dute ia inolako irregulartasunik izaten.
58. lerroa:
Azken [[glaziazio|izotzaldian]] aintzira ordoki handiak sortu ziren barnealdeko huste eremuetan: euria gehitzearen eta lurruntzea urritzearen ondorioz, lurrez inguratuak geratu ziren ur masa handiak, higitu ezinik. Lur horiek gaur egun elkorrak dira. Pleistozeno bukaeran are gehiago lehortu zen ingurunea: aintziretara ez zen jadanik ur lasterrik heltzen, eta laster horiek, etengabe lurruntzen zirenez, azkenean idortu egin ziren.
 
Gaur egun lauak dira, elkortasunari esker hain zuzen. Aintzira ordokien adibide dira, besteak beste, [[Txad (aintzira)|Txad aintziraaintziraren]]ren arroko ordokia (Afrikan) eta [[Kaspiar itsasoa]]ren ingurukoak.
 
=== Goi ordokia ===
{{sakontzeko|Goi ordoki}}
 
67. lerroa:
Goi-ordokiak, beraz, klima lehorreko lurraldeetako haitz sedimentario horizontalen gainean sorturiko taula formako eremu zabalak dira, ertzak aldapa malkartsuok dituztenak. Ibai sakonak izaten dituzte, eta husteko sistema eraginkorra dute; ibaien arteko [[banalerro]]ak, hortaz, zabalak eta lauak dira. [[Colorado]]ko goi-ordokia da esandako guztiaren adibiderik argiena.
 
== Beste mota batzuk ==
=== Ordoki abisala ===
{{sakontzeko|Ordoki abisal}}
[[Ozeano]] sakoneko ordoki laua edo oso malda txikikoa.