Okapi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
18. lerroa:
Jirafek bezala, okapi arrek bi adar dituzte buruan, ilez estalita. Okapiak mihi luzea du zuhaitzetako eta zuhaixketako hostoak jateko. Mihiak 20-30 cm-ko luzera du eta kolore urdinxka. Hain luzea dute mihia, ezen belarrien barrualdea garbitu dezaketen mihiaren puntarekin. Okapiek 1,90 - 2,15 m-ko luzera izaten dute helduaroan eta 1,50-1,70 m-ko altuera. 250-300 kg-ko pisua izaten dute.
 
Nahiko animalia bakartiak dira. Araldian baino ez dira elkartzen edo kumeak zaintzen dituztenean. Emeak kume bakarraz erditzen dira 435 eta 445 egunen arteko ernaldiaren ondoren, 15 hilabete gutxi gorabehera.
 
Kumea emea bada, bi urterekin garatuko da; arra bada, ordea, lau urterekin. Kumeak oso gazteak direnean, ezin dute bereizi beren ama beste emeengandik, eta beste okapi batek adopta dezake kumea ama hil bazaio. 30-35 urte bitarteko bizi-itxaropena dute.