Odol-hodi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Anatomia infotaula}}
'''Odol-hodia''' gorputzean zehar odola eroaten duen hodia da. [[Ornodun]]en odol zirkulazioaren sistema hiru motatako odol-hodiez osatua da: [[arteria]]k, arteria sistemakoak; [[zain]]ak, zain sistemakoak; eta [[hodi kapilar|kapilarrak]], mikrozirkulazioa ahalbidetzen dutenak. Hodi horiek guztiek, zeinek bere ezaugarri bereziak badituen arren, antzeko egitura dute: barneko tunika edo mintz bat, mintz eusle bat eta [[ehun konektibo|ehun konjuntiboa]] euskarri dituen endotelio batez osatua; tarteko gihar gunea edo tarteko tunika, eta kanpoko tunika, ehun konjuntibozkoa. Arteria sisteman [[bihotz]]etik kapilarretarako zirkulazioa gertatzen da, hau da zirkulazio zentrifugoa; kapilarretan [[janari|elikagaien]], [[oxigeno]]aren, [[karbono dioxido]]aren eta beste hondakin batzuen trukea egiten da. Zainek, berriz, odola kapilarretatik bihotzera eramaten dute berriro.
 
== Sarrera ==
9. lerroa:
 
== Odol hodiak ==
Ornodunen zirkulazio sistemak hiru eratako hodiak ditu: [[arteria]]k, arteria sistema eratzen dutenak; [[zain]]ak, zain sistema osatzen dutenak, eta [[hodi kapilar|kapilarrak]], mikrozirkulazioa ahalbidetzen dutenak. Hodi horien guztien egitura antzekoa da, zirkulazio sistema guztiak duenaren berdina:
* Barnealdean hodiek [[epitelio-zelula]] oso mehez osaturiko geruza bakarra dute, [[endotelio]] deitua. Geruza hori mintz eusle batek eta [[ehun konektibo|ehun konjuntiboak]] eutsia da. Egitura hauek osatzen duten multzoari barneko tunika esaten zaio.
* Erdian gihar-geruza bat dago, tarteko tunika deitua.
* Kanpoaldean ehun konjuntibozko geruza bat dute, kanpoko tunika.
 
Hodi handietan, ehunak ez dira elikatzen odolaren zikulazioak bideratzen duen difusio hutsaren bidez. Hori dela eta, baskularizazio edo hodi sare propioa dute, ''vasa vasorum'' (hodien hodiak) deritzen arteria txikiez osatua: Hodi txiki horiek kapilar sare bat osatzen dute kanpoko tunikan.
 
Egitura orokor horretan, tarteko gihar geruzan izan daitezke, batez ere, desberdintasunak. Izan ere, kapilarretan, adibidez, ez dago tarteko gihar geruzarik, eta bihotzekoa, aldiz, oso handia da.
 
Hodiak bi sistema desberdinetan daude egituratuta:
* Arteria sistema. Odol-hodi finenetara iristen den banaketa sare bat da, eta hori da ehunaren eta odolaren arteko trukea gertatzen den gune nagusia.
* Zain sistema. Odola kapilarretatik bihotzera eramaten du berriro.
 
=== Arteria sistema ===
Arteria sistemak odola bihotzetik kapilarretara eramaten du. Beraz, arteriak eramale zentrifugoak dira bihotzari buruz. Bihotzaren uzkurdurek pultsu moduko odol jario bat sortzen dute. [[Pultsu]] edo taupada bakoitzean arterietako paretak zabaldu egiten dira bihotzaren bentrikuluen uzkurduren ondorioz, eta ondoren lehengo egoerara itzultzen dira. Zabaltze-lehengoratze mekanismo hori arterietako paretetako ehun elastikozko geruza bati esker gertatzen da. Zuntz elastiko horiek eta husgune txiki bat uzten duen [[muskulu liso]]zko geruza lodi bat dira arteria sistemaren ezaugarri berezienak. Sistema horretan odolaren presioa oso handia da, eta arterien elastikotasunari esker pixkanaka eta etengabe irisiten da odola kapilarretara, nahiz eta bihotzaren jardueraren ondorioz pultsu moduan edo taupadaka sartzen den. Muskulu lisoz osaturiko geruzak odol jarioa erregulatzen du, hark mugatzen du organo eta ehun bakoitzera zenbat odol iritsi behar den, [[hormona|hormonen]] edo [[nerbio-sistema sinpatiko]]aren kitzikadurarekin hodien diametroa aldaraziz.
 
Arteria sisteman ondoko hiru hodi mota hauek bereizten dira:
* Arteria elastikoak. Banaketa bideratzen duten hodi handiak dira. Era honetakoak dira [[karotida]], [[arteria subklabio|subklabioak]], [[biriketako arteria]]k eta izenik gabeko arteria gehienak. Tarteko tunika oso zabala eta zuntz elastiko ugariz osatua dute, eta barneko tunika berriz oso mehea dute. Urteekin elastikotasun hori galduz joaten dira.
* Gihar arteriak. Arteria sistemaren banaketa adar nagusiak dira, adibidez arteria erradialak. Ehun elastikozko geruza bakarra dago barneko tunikan, barneko lamina elastikoa, eta beste bat kanpoaldeko geruzan, kanpoaldeko lamina elastikoa. Tarteko tunika gihar geruza sendo batek osatua da.
35. lerroa:
Mikrozirkulazio esaten zaio gas, elikagai, likido eta [[metabolismo]]aren hondakin trukean parte hartzen duen zirkulazio sistemaren parteari. [[Hodi kapilar|Kapilarretan]] egiten da zirkulazio mota hau, kapilarren eta [[likido interstizial]]aren artean. Kapilarrak oso txikiak dira, 1 mm luze ere ez askotan, baina oso ugariak direnez, gorputzeko [[zelula]] bakoitza kapilar batetik 2-3 zelulara gelditzen da. Horrela, oxigenoa eta elikagaiak zelula guztietara iristeko moduan daude. Gune edo organo jakin bateko kapilarren multzoari geruza kapilar esaten zaio.
 
Kapilarren ezaugarri aipagarrienak hauek dira:
* [[Endotelio]]ak zelula zapalduez osaturiko geruza bat du, zelula bateko lodiera ozta-ozta duena. Endotelioaren arabera, hiru kapilar mota bereizten dira:
** Kapilar jarraituak. Endotelio-zelulek geruza jarraitua osatzen dute. Hau da endotelio motarik ugariena.
** Kapilar zulodunak. Endotelio mota honetako zelulek zulo edo leihotxo asko dituzte. [[Heste mehar]]rean, [[guruin endokrino]]etan eta [[giltzurrun]]etan daude horrelakoak, hau da, odolarekin molekula truke handia duten ehunetan.
** Kapilar sinusoidalak. Endotelio etena dute, hots, zelulek ez dute geruza jarraitua osatzen. [[Gibel]], [[pankrea]], [[hezur-muin|hezur muin]] eta guruin endokrino batzuetan aurki daitezke.
* Ez dago, ez gihar geruzarik, ez kanpoko geruzarik.
* Batzuek [[perizito]]ak (endotelioko zelulak inguratzen dituzten zelula zapalduak) dituzte.
* Kapilar guztiek ez dute diametro bera; badira 3-4 mikrako diametroa dutenak eta 30-40 mikrara iristen direnak ere. Kontuan harturik [[globulu gorri|eritrozitoen]] diametroa 7-8 mikrakoa dela, badira osagai horien aldean diametro txikiagoa duten kapilarrak, baina hauen elastikotasunari esker haiek igaro daitezke hodiotan barrena. Kapilar handienak sinusoidalak dira.
* Kapilar sarea ez da ehun guztietan berdina.